Cook mendia
Cook mendia Aoraki / Mount Cook | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.724 m |
Prominentzia | 3.724 m |
Eponimoa | James Cook |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | Berria_type:_scale:_dim:_globe:Earth 43°35′42″S 170°08′31″E / 43.595°S 170.1419°E |
Mendikatea | Hegoaldeko Alpeak |
Estatua | ![]() |
Region of New Zealand | Canterbury eskualdea |
Leku geografikoa | Hego uhartea |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1894an Tom Fyfe, George Graham, Jack Clarke. |
Ohiko bidea | - |
Cook mendia[1][2] (maorieraz Aoraki, ingelesez Mount Cook) Zeelanda Berriko mendirik garaiena da, 3.754 metrorekin. Hegoaldeko Alpeetan dago, Hego Uhartean, Canterbury eskualdean.
Haren magalean aurrera egiten duen glaziarra dugu, latitude hartan eta klima harekin ezaugarri hori duen munduko bakarra dena.
Iristeko errepidea Pukaki lakutik abiatzen da, Twizel izanda udalerririk gertuena, Mackenzie barrutian.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1642an, Aoraki Abel Tasman esploratzaile herbeheeretarrak ikusi zuen lehen aldiz.
- 1770ean, James Cook kapitain ingelesak "Hegoaldeko Alpeak" izena eman zion mendilerroari.
- 1894an, Tom Fyfe, George Graham eta Jack Clarke mendizale zeelandaberritarrek lehendabiziko igoera egin zuten.
- 1910ean, Freda da Faur australiarra izan zen lehen emakumea igotzen.
- 1997an Alberto eta Felix Iñurrategik igotzea lortu zuten.
- 1998an gaur egungo izena hartu zuen ofizialki, Aoraki/Mount Cook alegia.
- 2002an Alberto Iñurrategiren bigarren igoera saiakera ez zen arrakastatsua izan, Jon Belokirekin batera.
Parke Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cook mendiko Parke Nazionala sortu zuten 1953an, eta Gizateriaren ondaretzat izendatu du UNESCOk. Parkeak barne hartzen ditu 2.000 metrotik gorako 140 tontor (19 3.000 metrotik gorakoak) eta 72 izendun glaziar. Hau guztia 700 km2-ko azaleratik %40a da.
Aoraki kokatuta dago Kirikirikatata-ko (Cook mendilerroa) iparraldean.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Mendia Hooker glaziarraren lakutik ikusita.
-
Cook, hegoaldetik ikusita.
-
Tasman lakutik, hegoaldetik ikusita.
-
Aoraki ilunabarrean.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Ozeaniako mapa fisikoak[Betiko hautsitako esteka], Zeelanda Berriko mapa fisikoa[Betiko hautsitako esteka], Ozeania - Kontinenteari buruzko hainbat datu - Mendi nagusiak atala[Betiko hautsitako esteka] mapagunea.com (Noiz kontsultatua: 2010-11-9).
- ↑ Cook mendia sarrera. Entziklopedia Laburra (Noiz kontsultatua: 2010-11-9).