Zero energiadun unibertso

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zero energiadun unibertsoaren teoriaren arabera, unibertsoan dagoen energia kantitate zehatza zero da zehazki. Unibertsoan dagoen energia positibo kantitatea materia eran, baliogabetu egiten da grabitate eran dagoen energia negatiboarengatik.

Teoria hau 1973an Edward Tyronek Nature aldizkariko prentsa saio batean unibertsoa hutsaren energiaren eskala-handiko fluktuazio kuantiko baten bidez sortu zela proposatu zuenean garatu zen, eta horren ondorioz unibertsoko energia positiboa eta negatiboa orekatuta egongo lirateke, balio nulua hartuz.

Interpretazio ontologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inflazioaren ezaugarri generikoa energia grabitatorio negatiboa orekatzearena da, inflazioa jasaten ari den gunean, inflatoi eremuaren energia positiboak energia dentsitate minimoko edo nuluko unibertso post-inflazionario bat sortzen duelarik. Unibertsoaren energia kantitate totalaren orekak ahalbidetzen du bere hazkunde mugagabea, inflazioaren bidez. Inflazioa gertatzen denean, energia eremu grabitatoriotik inflatoi eremura transferitzen da. Energia grabitatorio totala gutxitu egiten da (negatiboago bihurtuz) eta inflatoi eremuaren energia handitu egiten da (positiboago bihurtuz). Baina eremu bakoitzak dituen energia dentsitateak konstante mantentzen dira eta alderantzikaturik gunea inflatzen ari delako. Honen ondorioz, inflazioak beste era batera bitxia izango litzatekeen materia eta energia grabitatorioaren elkar baliogabetzea eragiten du eskala kosmologikoetan, zentzuduna dena behaketa astronomikoekin.

Fluktuazio kuantikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziurgabetasun kuantikoaren ondorioz, energia fluktuazioak, elektroi eta anti-elektroi baten sorrera adibidez, espontaneoki gerta daitezke espazioaren hutsean, baina berehala desagertu behar dute. Sistema horrek orduan eta energia gutxiago izan, denbora luzeagoz existitu daiteke. Eremu grabitatorio batek energia negatiboa du. Materiak energia positiboa du. Bi balioek elkar baliogabetzen dute unibertsoa erabat laua baldin bada. Kasu horretan, unibertsoaren energia kantitatea matematikoki zero da, eta teorikoki betirako iraun dezake.

Hawking-en energia grabitazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stephen Hawkingek bere 2010eko The Grand Design (Diseinu Handia) liburuan hau esaten du:

« Unibertsoko energia kantitate osoak beti nulua izan behar baldin badu, eta gorputz bat sortzeko energia behar bada, nola sortu daiteke unibertso oso bat ezerezetik? Arrazoi honengatik daukagu grabitatea bezalako lege bat. Grabitatea beti erakargarria denez, energia grabitazionala negatiboa da: batek lana egin beharra dauka grabitateak elkartutako sistema bat banatzeko, adibidez Lurra eta Ilargia. Energia negatibo honek materia sortzeko beharrezkoa den energia positiboa orekatu dezake, baina ez da hain erraza. Lurraren energia grabitazional negatiboa, esaterako, Lurra osatzen duten materia-partikulen energia positibo kantitatearen mila milioirena baino txikiagoa da. Izar bat bezalako gorputz batek energia grabitazional negatibo handiagoa izango du, eta txikiagoa bada (partikulak elkarrengandik oraindik urbilago badaude) energia grabitazional negatibo handiagoa izango du. Baina bere energia grabitazional negatiboa bere energia positiboa baino handiagoa (magnitudean) bihurtu baino lehen, izarra zulo beltz batean kolapsatuko litzateke, eta zulo beltzek energia positiboa dute. Horregatik da espazio hutsa egonkorra. Izarrak eta zulo beltzak bezalako gorputzak ezin dira ezerezetik atera. Baina unibertso oso batek ahal du. »

—180. orrialdea


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]