Zerrenda:COVID-19 pandemiaren eragina herrialdez herrialde
Appearance
COVID-19 pandemia mundu mailako pandemia bat izan zen, munduko toki ia guztietara zabaldu zena. Batzuk ordea beste batzuk baino gehiago kaltetu zituen, AEB, Brasil, Italia, Erresuma Batua eta Espainia izan ziren, adibidez, pandemiaren lehen uholdeak gehien kaltetu zituenak.
Zenbatutako kasuak eta hildakoak herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pandemiaren zabalkundean, funtsezko datuak izan dira kutsatzeen eta heriotzen zenbaketa, zabalkunde esplosiboa etetea eta hedapenaren kurba apaltzea oinarrizko urratsa baita osasungintzako erakundeak ez kolapsatzeko.