Zerrenda:ETA aipatuz egin diren polizia ekintzak (2011 eta gero)

Wikipedia, Entziklopedia askea

ETA aipatuz egin diren polizia ekintzak (2011 eta gero) zerrenda artikuluak 2011ko urtarrilaren 10ean ETAk su-eten egiaztagarria, iraunkorra eta orokorra eman zuenetik[1] ETA aipatuz Espainiako askotariko poliziek egin dituzten atxiloketak, sarekadak, miaketak eta material zein diru atzemateak zerrendatzen ditu.

Zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021eko apirilaren 27a. Polizia nazionalak sarekada bat egin zuen Arrotxapean Iruñeko epaitegi baten agindupean, hamar gazte atxilotuz, "desordena publikoak" eta "talde kriminaleko" kide izatea egotzita, 2020ko azaroaren 7an Iruñeko Arrotxapea auzoan izan ziren istiluen harira.[2][3] Poliziak ETAtik zatitutako talde batean aritzea leporatu zien.[4]
  • 2020ko urriaren 5a. Guardia Zibilak Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaio atxilotu zituen Araban 2019an Arraia-Maeztun atzemandako ETAren armategi zulo batekin lotuta, epaileak akusazioetarako arrazoibiderik aurkeztu ez zuen arren. Atxiloketek kontrako hainbat erreakzio piztu zituzten.[5][6]
  • 2020ko urtarrilaren 22a. Guardia Zibilaren Sortuko lau kide atxilotu zituen ETAko presoei eginiko 95 harrera ekitaldi «antolatzea eta koordinatzeagatik». Atxilotu eta gutxira askatu zituzten.[7] Antton Lopez Ruiz "Kubati", Zarautzen (Gipuzkoa) zuen etxean atxilotu zuten, Oihana San Vicente Sortuko arduradun politikoa Araban Agurainen atxilotu uten, Haimar Altuna Sorturen Gipuzkoako arduradun politikoa Lizartzan atxilotu zuten eta Oihana Garmendia Gernikan, lanera zihoala.

10eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016 María Lluch Sancho atxilotuta ETAri gorazarre egin diolakoan.
  • 2016ko otsailak 5a. Bi lagun (Alfonso Lázaro de la Fuente 29 urtekoa eta Raúl García Pérez, 34 urtekoa) kartzelatu zituzten, txotxongiloen emanaldi batean 'Gora Alka-ETA' leloa erakutsi eta «terrorismoari gorazarre egitea» egotzia.[9][10]
  • 2015 maiatzaren 19a. Sare sozialetan «terrorismoari gorazarre» egitea leporatuta, Guardia Zibilak hamabi pertsona atxilotu zituen Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Bartzelona, Madril, Segovia eta Pontevedrara ere zabaldu zuen operazioa. Guztira 19 lagun atzeman zituzten, Def con Dos musika taldeko abeslaria ere tartean.[11][12]
  • 2015eko urtarrilaren 12a. Espainiako Guardia Zibilak 16 pertsona atxilotu zituen Hego Euskal Herrian, tartean hamabi abokatu zirela.[13] Jaque deitutako operazio horretan, Barne Ministerioak «erakunde terroristako kide» izatea eta ogasun publikoaren kontrako delituak leporatu zizkien.[14]
  • 2015eko urtarrilak 12ː Hamasei lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, ETAri babesa ematea egotzita. Mate operazioan —hala deitu zion Poliziak—, hainbat lokal miatu zituen Guardia Zibila, besteak beste Durangon, Leioan eta Gernikan, eta Bilboko LABen egoitza miatzen.[15]
  • 2015eko urtarrilaren 10a. Guardia zibil kaputxadunak LAB sindikatuaren Bilboko egoitzan sartu eta eraman egin zituzten euskal presoen aldeko 80.000 pertsonako manifestazio baten parte-hartzaileen dohaintzez bildutako txanpon eta billeteak:[16] 104.000 euro, Sareren arabera. "ETAko presoen aldeko Herrira" elkartearentzat zirela adierazi zuen fiskaltzak.[17]
  • 2014 Azaroak 6 "Terrorismoa goratzea" egotzita, 11 dira Euskal Herrian atxikitako lagunak, eta horietako bat aske da dagoeneko. Guardia Zibilak apirilean egindako operazioaren segida da 'Armiarma II' izenekoa. Espainiako Barne Ministerioak emandako azken informazioaren arabera, hamaika dira Euskal Herrian atxilotu dituzten sare sozialetako erabiltzaileak. Zazpi lagun atzeman dituzte Bizkaian (tartean Bilbon, Portugaleten eta Ondarroan), bi Nafarroan —horietako bat Iruñean—, beste bat Gasteizen eta beste bat Gipuzkoan —ez du zehaztu non—. Espainian eta Katalunian atxiloketa gehiago izan dira. Amaitutzat eman dute operazioa.
  • 2014ko abuztuaren 29a Guardia Zibilak 21 urteko gazte leitzarra inputatu zuen (J.B.P), bideo parodia batean terrorismoa gorazatzeaz akusatuta. Bideoko protagonista “ETAren aldeko pintadak” egiten agertzen dela argudiatuta atxilotu zuen poliziak. “Zakarrak botatzen” izenburupean, Leitzako Atekabeltz gaztetxeak antolatutako film laburren lehiaketako irabazlea zen bideoa.[18][19]
  • 2014ko ekainaren 03a. Bost pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak Oiartzunen terrorismoa goratzea egotzita, eta poliziek hildako gudarien omenezko Aritxulegi basoa apurtu zuten. Espainiako Barne ministerioak baieztatu zuen atxiloketak, eta hildako etakideak gurtzeko leku bat sortzeagatik atzeman zituztela.[20]
  • 2014ko apirilaren 28a. Guardia Zibilak antolatutako "Operación Araña" (Armiarma Operazioa euskaraz) delakoan 21 lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, «terrorismoa goratzea» leporatuta
  • 2013ko iraila. Herrira presoen sostengurako elkartearen aurkako sarekada egin zen, Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz; hori egiteko, Barne Ministerioak adierazi zuen preso politikoei egindako "ongi etorriak" eta omenaldiak antolatzen zituela Herrirak, eta horietan "terrorismoari gorazarre" egiten ziotela. Herrirak sare sozialetan dituen kontuak blokeatzeko ere agindu zuen epaileak.[21]
  • 2012ko ekainaren 13a. Lander Fernandez Arrinda preso ohia atxilotu zuten Erroman. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ETAko kide izatea eta kalteak eragitea leporatu zion, eta haren aurkako euroagindua emana zuen.[22]

— Aitor (@IrauliTaIrabazi) abril 28, 2014 Erlantz Lopez de Ocariz eta Santos Dual Gonzalez Gasteizen atxilotu dituzte, sare sozialetan zabaldu denez. Baita neska bat, galiziarra hain zuzen, eta hau Sansomendiko kuarteletik gauean aske atera da. Gainontzekoen berririk ez da zabaldu. Euskal Herritik kanpo, Leonen, Aitor Cuervo poeta atzeman dute.[23]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aldabe, Koldo. «Su-eten "orokorra", "iraunkorra" eta "egiaztagarria" eman du ETAk» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  2. «Atxilo jarraitzen dute Espainiako Poliziak Iruñean atxilotutako gazteek» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  3. .https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/8015104/behinbehinean-aske-utzi-dituzte-irunean-eta-burlatan-atxilotutako-10-gazteak/
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-04-29). «Arrotxapeako 10 gazteak aske dira, Poliziak ETAren «zatiketa» osatzea leporatu ostean» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  5. «Hiru pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak ETAren zulo batekin lotuta» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).
  6. SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-10-07). «El juez no argumenta en sus autos la relación de los detenidos con el zulo» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).
  7. https://www.berria.eus/albisteak/176496/guardia-zibilak-atxilotutako-sortuko-lau-kideak-askatu-dituzte-jada.htm
  8. https://www.eldiario.es/galicia/identifica-personas-carnaval-ourense-alka-eta_1_4190597.html
  9. https://www.berria.eus/paperekoa/5002065/010/002/2016-02-07/bi-lagun-kartzelara-emanaldi-batean-gora-alka-eta-leloa-erakusteagatik.htm
  10. https://www.elplural.com/politica/el-escandalo-de-los-titiriteros-azuzado-por-interior-queda-en-nada-de-nada_86348102
  11. https://www.berria.eus/paperekoa/1736/012/001/2015-05-20/sarean-terrorismoa-goratu-dutelakoan-gutxienez-12-lagun-atxilotu-dituzte.htm
  12. SL, TAI GABE DIGITALA. (2015-05-19). «Sare sozialetan «terrorismoa goratzeagatik» sarekada berria abiatu du Guardia Zibilak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  13. «Espainiako Guardia Zibila Sareren dirua LABeko egoitzatik eramaten» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  14. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2015-01-12). «Doce abogados y otras cuatro personas detenidas en una nueva redada de la Guardia Civil» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  15. https://www.berria.eus/albisteak/107012/hamasei-lagun-atxilotu-ditu-guardia-zibilak-etari-babesa-ematea-egotzita.htm
  16. «Espainiako Guardia Zibila Sareren dirua LABeko egoitzatik eramaten» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  17. (Gaztelaniaz) «A.Nacional rechaza devolver 90.000 ? incautados en marcha a favor de presos» La Vanguardia 2017-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  18. https://www.argia.eus/albistea/leitzako-gazte-bat-inputatu-dute-bideo-parodia-batean-egindako-pintadengatik
  19. https://www.elconfidencialdigital.com/articulo/la_guindilla/Leitza-ETA-imputado-apologia-terrorismo/20140828203218074175.html
  20. https://www.argia.eus/albistea/lau-atxilotu-oiartzunen-aritxulegi-basoa-osatzea-egotzita
  21. https://www.argia.eus/albistea/guardia-zibila-herrira-mugimenduaren-egoitzak-miatzen-ari-da
  22. https://www.berria.eus/albisteak/66500/lander-fernandez-arrinda-preso-ohia-atxilotu-dute-erroman.htm
  23. https://www.naiz.eus/info/noticia/20140428/arbizuko-bizilagun-bat-atxilotu-du-guardia-zibilak