Arraia-Maeztu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arraia-Maeztu
 Araba, Euskal Herria
Maeztuko kale nagusia 2008 8 21.JPG
Maeztuko kale nagusiaren ikuspegia.

Arraia-Maeztuko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Mendialdeko kuadrilla
Izen ofiziala Arraia Maeztu.svg Arraia-Maeztu
Alkatea Angel Marcos Perez de Arrilucea Perez de Alday (EAJ)
Posta kodea 01120
INE kodea 01037
Herritarra arraiar, maeztuar[1]
Kokapena
Koordenatuak 42° 44′ 27″ N, 2° 26′ 53″ W / 42.7407°N,2.448°W / 42.7407; -2.448Koordenatuak: 42° 44′ 27″ N, 2° 26′ 53″ W / 42.7407°N,2.448°W / 42.7407; -2.448
Azalera 123,11 km2
Garaiera 658 - 1.156 metro
Distantzia 26 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 718 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 11)
Twemoji 1f6b9.svg
56,74 / 100
Dentsitatea 5,83 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Red Arrow Down.svg -% 0,95
Zahartze tasa[2] % 25,69
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 27,97
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 85,26 (2011)
Genero desoreka[2] % 5,96 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 10,02 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 17,71 (2010)
Euskararen erabilera % 1,9 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera data 1958
Webgunea http://www.arraia-maeztu.org/index.php


Arraia-Maeztu[1] Arabako ekialdeko udalerri bat da, Mendialdeko kuadrillakoa. Gasteiztik 26 bat kilometro hego-ekialdera dago. 2006ko erroldan, 728 biztanle zituen. Maeztu da herriburua, eta udalerriaren erdigunean dago, mendiz inguraturik.

Udalerria 1958. urtean eratu zen, Apinaizko, Arraiako, Korresko eta Laminoriako udalak batuta. Hasieran, Maestu deitu zioten udalerri berriari, baina 1987. urtean egungo izena hartu zuen: Arraia-Maeztu.[3]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azazetako Ega eta Musituko Ega ibaiek eratutako haranek osatzen dute udalerri handi hau, Arraiako eta Laminoriako haranek, alegia.[3] Ikustekoa da Igoroin errekak sortzen duen ur-jauzia Erroitegitik gertu, 10 bat metroko garaiera duena.

Arraia-Maeztu Izkiko Natura Parkean sartuta dago (udalerriko Korres herria, zehazki). Halaber, Kodesko mendilerroa udalerritik gertu dago.

Nabarmendu beharrekoa da, halaber, Olandinako urmaela. Jatorri diapirikoa duen hezegune txiki bat da, eta hor igebelar zuriaren loratze zoragarria ikus daiteke. Iturrietako mendietan dagoen Igoroingo amildegia landaretza simetriaren erakusgarri da: laiotzetan, pagadiak; eguteretan, erkameztiak.[3]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birgaragoienen Kanpanoste, Kanpanoste Goikoa eta Atxosteko aztarnategiak daude, historiaurrekoak. Kristo aurreko 10.500 - 1.500 urte bitarteko giza aztarnak aurkitu dira han. Glaziazio garaiak amaitzen ari zirenean sartu ziren lehen giza taldeak, Goi Paleolitoaren amaieran edo Madeleine aldian. Egungo klimaren aldian —Holozenoan, alegia— gizakien presentzia areago handitu zen, azken ehiztari-biltzaileekin, Kristo aurreko 7500 - 4300. urteen bitartean bizi izan baitziren lur hauetan. Gero, Neolito garaia etorri zen, eta orduan hasi ziren agertzen abeltzaintza eta nekazaritza.[3]

Maeztuko herribilduak jaurerri titulua 1369an eskuratu zuen.

Arraia-Maeztu udalerria, ia gaur egun ezagutzen den bezala, 1958. urtean sortu zen, Apinaizko, Arraiako, eta Laminoriako udalek bat egin zutenean. Korres, ordea, 1965ean igaro zen Arraia-Maeztuko udalerri berriaren zati izatera.

1958 eta 1987 artean udalerriak Maeztu izena izan zuen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko lehengaiei dagokienez, asfalto naturala dago bertan, eta XX. mendean hainbat meatze egon ziren hura erauzteko. Nabarmenenak Ataurikoak eta Elortzakoak izan ziren.

Halaber, obrarako agregatuak erauzteko harrobi handi bat dago Laminorian, Echasa enpresak 1977an ireki zuena, eta gaur egun 236 ha-ko azalera duena.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraia-Maeztu 16 herriz osatua dago,

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraia-Maeztuko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraia-Maeztuko udaletxea. XX. mendean, Anglo-Vasco-Navarro trenbideko geltoki bat izan zen.

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Arraia-Maeztuko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Angel Marcos Perez de Arrilucea da.

Arraia-Maeztuko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
197 (% 45,81)
Bildu
2 / 7
137 (% 31,86)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 7
66 (% 15,35)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
22 (% 5,12)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Arraia-Maeztuko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[4]
Simon Ochoa[5] 1979 1983 EAJ
Jose Antonio Suso Perez de Arenaza[5][6] 1983 1987 EAJ
1987 1991 EAJ
1991 1995 EAJ
1995 1999 EAJ
1999 2003 EAJ-EA
2003 2007 EAJ-EA
2007 2011 EAJ
Angel Marcos Perez de Arrilucea Perez de Alday 2011 2015 EAJ
Anartz Gorrotxategi Elorriaga[4] 2015 2019 EAJ
Anartz Gorrotxategi Elorriaga[7][8] 2019 Jardunean EAJ[9]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azazetako Ega ibaiaren ertzeko zelaigune zabal batean, Zumaldeko igerilekuak eta aisialdirako beste instalazio batzuk daude.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maiatzaren lehen asteburuan, Gurutze Zapidunaren jaia ospatzen da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atauri herriaren goialdean Mairuen haitzuloa dago; giza irudien eta zeinu abstraktuen pinturak dauzka.[3]
  • Arburu mendiaren hegalean, Gesal deritzon lekuan, aspaldiko burdinola baten hondakinak daude, presarekin eta arkuekin, bai eta 1561eko irin errota ere.[3]
  • Arburu mendiaren gainean Obi eta Gesaleko haitzuloak daude.[3]

Arraiar eta maeztuar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. a b c d e f g Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 132 or..
  4. a b «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  5. a b (Gaztelaniaz) «ARRAIA-MAEZTU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-13.
  6. (Gaztelaniaz) «El PNV elige a su nuevo presidente en Álava» Gasteiz Hoy 2016-01-23 . Noiz kontsultatua: 2020-04-05.
  7. «Arraia-Maeztu» El Correo . Noiz kontsultatua: 23/06/2019.
  8. «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  9. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 . Noiz kontsultatua: 2020-04-05.
  10. «Pedro Ruiz de Gaona bilatu - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
  11. «Ruiz de Alda González de Alaiza, Luís Antonio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
  12. «Puente Amestoy, Isaac - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-12.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba