Ziabelar latz
Ziabelar latz | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Gentianales |
Familia | Rubiaceae |
Generoa | Galium |
Espeziea | Galium aparine |
Ziabelar latza edo amodio-belarra (Galium aparine) Rubiaceae familiako landare belarkara da. Ziabelar latza landare oso inbaditzailea da. Pertsona eta animalien azalean itsatsita geratzen da, itxura zakarra ematen dioten fruitu eta zurtoinetan dituen gakoei esker. Dituen bertute medizinalak antzinatik dira ezagunak.[1]
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zurtoinak 20-50 zentimetroko garaiera du. Hostoak 3-6 cm luze dira, 6-9 multzoko bertiziloetan estutuak. Loreak zuriskak, 1,5 eta 1,8 milimetro arteko diametroa duen koroladunak. Maiatzetik irailera loratzen da.
Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Basoak, sastrakak, bideak, lur landuak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Howard, Michael. Traditional Folk Remedies (Century, 1987) pp. 145-6