Zifosi
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zifosi | |
---|---|
Scheuermann-en gaixotasuna duen 22 urteko gizona operatu aurretik. | |
Deskribapena | |
Mota | abnormal spinal curvature (en) kyphosis (en) |
Espezialitatea | Erreumatologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | M40.0-M40.2, M42.0, E64.3,Q76.4, M84.0, M96.2, M96.3 |
GNS-9-MK | 732.0, 737.0, 737.1, 756.19 |
GNS-10 | M40.0-M40.2, M42.0, E64.3,Q76.4, M84.0, M96.2, M96.3 |
GNS-9 | 732.0, 737.0, 737.1, 756.19 |
DiseasesDB | 21885 |
MedlinePlus | 001240 |
eMedicine | 001240 |
MeSH | D007738D007738 |
Zifosi (antzinako grezieraz: κυφός, kyphos, "konkor") bizkarrezurraren atzeranzko gehigizko okerdura anormala da, sorbaldan konkorra eratzen duena.[1][2]
Zifosia agertzearen arrazoien artean aurkitzen dira: diskoen endekapenezko gaixotasuna; garapen anomaliak, askotan Scheuermann-en gaixotasunarekin erlazionatutakoak; osteoporosiak eragiten duen ornoen konpresioaren hausturak; mieloma anizkoitzaga; edo traumatismoak.
Ohiko bizkarrezurra 1. ornotik 12. ornorarte hedatzen da eta angelu zifotiko txiki bat izan behar du, 20ºtik 45ºra bitartekoa. Bizkarrezurraren goiko "biribiltasuna" 45° baino gehiagokoa bada, zifosi edo "hiperzifosi" deritzo.
Scheuermann-en zifosia, hiperzifosien artean motarik ohikoena da eta nerabezaroan garatzen diren ornoen arteko ahoketen emaitza da. Gaur egun, zergatia ezezaguna da, eta kondizio hau multifaktoriala dirudi, gizonetan emakumeetan baino gehiago ematen dena.[3]
Deformazioei dagokienez, zifosia bizkarrezurraren kurbatze patalogikoa da, bizkarrezurreko zatiak bere profil lordotikoa galtzen baitu. Horrek bizkarra okertzen du, jarrera konkortua utziz.
Zifosi kasu gehienak arinak izaten dira eta behar duten bakarra errutina baten jarraipena da; hala ere, kasu larriak ahulgarriak izan daitezke. Zifosi maila altuek mina eta ondoez larriak eragin ditzakete: arnasketa eta digestio zailtsaunak, sistema kardiobaskularreko irregulartasunak, arazo neurologikoak, eta kasu larrienetan, bizitza nabarmen murriztu dezakete. Konkor larrienek normalean ez dute erantzun onik izaten tratamendu kontserbadoreen aurrean, eta gehienetan, bizkarrezur-fusio kirurgia behar izaten dute, gorputzaren kurbatura maila arrunta berreskuratzeko.
Ikerketa baten arabera, zifosiaren prebalentzia sudur buxadurarekin lotuta dago.[4]
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat zifosi mota daude (GNS-10 kodeak parentesi artean ageri dira):
- Zifosi posturala (M40.0). Mota ohikoena da, normalean konkortzearen ondorioz agertzen dena. Pertsona zahar[5] zein gazteetan ager daiteke. Gazteetan konkortzea itzulgarria izan daiteke, desoreka muskularra zuzenduz gero. Pertsona zaharretan, aldiz, hiperzifosia eragin dezake. Adinekoetan, agertzen diren hiperzifosi kasuen herenak gutxi gorabehera ornoen hausturak dituzte.[6] Horrez gain, zahartze prozesuak berak integritate muskulueskeletikoaren galera dakarrenez,[7] zahartzaroan hiperzifosia ager daiteke beste faktorerik eman gabe.[6][8]
- Scheuermann-en zifosia (M42.0). Estetikoki okerragoa da, eta mina eragin dezake. Bizkarrezurraren gaztetako osteokondrosia dela kontsideratzen da, eta Scheuermann gaixotasuna bezala ezagutzen da. Normalean nerabeetan ematen da, eta zifosi posturalak baino deformazio maila handiagoa du. Scheuermann-en zifosia duen paziente batek ezin du postura kontzienteki zuzendu.[9][10] Kurbaren apexa orno torazikoetan kokatzen da, eta nahiko zurruna da. Pazienteak apex honetan mina izan dezake, ariketa fisikoarekin eta denbora luzez eserita edo zutik egotearekin handitu daitekeena. Honek eragin negatiboa izan dezake pazientearen bizitzan, egin dezakeen ariketa fisiko maila txikitu egingo baita; gainera, duen deformazio mailaren arabera, umetan bere kideekin adaptatzeko arazoak izan ditzake edo baztertuta senti daiteke. Zifosi posturalean ornoak eta diskoak normalak diren bitartean, Scheuermann-en zifosian irregularrak, eta askotan falka formakoak izaten dira gutxienez jarraian dauden hiru mailatan. Paziente hauetan nekea ohiko sintoma bat da, batez ere artez eserita mantentzeko egin behar duten esfortzu muskularragaren ondorioz. Zifosia konpontzeko ebakuntza egiten duten pazienteen gehiengoak Scheuermann-en gaixotasuna du.
- Zifosi kongenitoa (Q76.4). Garapen enbrionarioan bizkarrezurra behar bezala garatu ez duten umeetan ager daiteke. Ornoak malformazioak izan ditzakete edota fusionatuta egon daitezke, eta ondorioz umea hazten doan heinean zifosi progresiboa eragin dezake.[11]Hasierako fasean ebakuntza egitea garrantzitsua izan daiteke, eta kurbatura normal bat mantentzen lagun dezake. Hala ere, umearentzat izan ditzakeen arriskuak direla eta, ebakuntza egiteko erabakia hartzea zaila izan daiteke. Zifosi kongenitoa nerabezaroan ere ager daiteke, normalean paralisi zerebrala edo bestelako asaldura neurologikoa duten umeetan.
- Zifosi nutrizionala. Defizientzia nutrizionalek eragindakoa izan daiteke, batez ere haurtzaroan ematen direnak; esaterako D bitamina faltak (errakitismoaren eragilea) hezurrak malgutzen ditu, eta ondorioz, haurraren pisuaren eraginez bizkarrezurra eta hankak kurbatu egiten dira.
- Gibbus deformazioa. Zifosi estruktural mota bat da, sarritan tuberkulosiaren ondorioa dena.
- Zifosi post-traumatikoa (M84.0). Tratatu gabeko edo txarto tratatutako orno hausturen ondorioz ager daiteke.
Diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zifosiaren diagnostikoa normalean behaketan eta neurketetan oinarrituta egiten da. Ornoen zapalkuntza eta bestelako anormaltasunak bezalako kausa idiopatikoak X izpien bidez baiezta daitezke, eta osteoporosia hezurren dentsitatea neurtzen duen eskanerraren bidez.
Tratamenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zifosi postural torazikoa askotan posturaren beredukazioaren bidez trata daiteke, muskuluen indartzean oinarrituz. Ornoen zapalkuntzak, hausturak edo bestelako ornoetako anormalitateek eragindako zifosi idiopatikoa posturaren aldaketaren bidez tratatzea zailagoa da, ornoen alterazio estrukturalen ondorioz. Hazkuntza amaitu ez duten umeetan aparatu ortopedikoak epe luzean hobekuntza handiak erakusten ditu. Gainera ariketak ere preskribitu daitezke gehiegi luzatutako bizkarreko muskuluek eragin dezaketen deserosotasuna arintzeko. Zifosi idiopatiko larrienetan ebakuntza gomendatzen da.
Aparatu ortopedikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aparatu ortopedikoek onurak erakutsi zituzten ausazko froga kontrolatuetan.[13]
Milwaukeeko aparatu ortopedikoa, AEBetan zifosia tratatzeko maiz erabiltzen den aparatu ortopedikoa da. CAD/CAM gailu modernoak Europan erabiltzen dira zifosi mota desberdinak tratatzeko. Europan erabiltzen diren aparatu ortopedikoak janzteko errazagoak dira eta orokorrean hobeak AEBtan erabiltzen direnak baino. Zifosi eredu ezberdinak daudenez (torazikoak, torakolumbarrak eta lumbarrak), aparatu ortopediko mota desberdinak erabiltzen dira, abantaila eta desabantaila desberdinak dituztenak.[12]
Terapia fisikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemanian, Scheuermann-en gaixotasunaren eta zifosi lunbarraren tratamendu estandar bat Schroth metodoa da, eskoliosian eta bizkarreko deformazioetan erabilitako terapia fisikoen sistema bat.[14] Ahoz gorako jarreran etzatzea, kuxin bat sorbalda-hezurraren azpian ipintzea eta ondoren bizkarrezurra luzatzea biltzen du.
Kirurgia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tratamendu kirurgikoa kasu larrienetan erabil daiteke. Ornoen kolapsoa dela eta, deformazio zifotiko progresiboa duten pazienteetan zifoplastia izeneko prozedura egiten da, deformazioa gelditzen eta mina arintzen duena. Zifoplastia gutxieneko gutxieneko prozedura inbasibo bat da,[15] soilik azal irekiera txiki bat eskatzen du. Helburu nagusia kaltetutako ornoa bere jatorrizko altuerara ahalik eta hobekien itzultzea da.[16]
Kirurgiaren zailtasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uste da bizkarrezur-fusio kirurgiak ekarri ditzakeen konplikazioak, eskoliosiaren kirurgiak ekartzen dituen arriskuen antzekoa dela %5 inguru. Konplikazio posibleak izan daitezke: ehun leunaren hantura edo hantura prozesu sakonak, arnasketa arazoak, odoljarioa eta nerbio-lesioak. Azken ebidentzieen arabera, gaur egun ematen diren konplikazioen benetako tasa altuagoa izan daiteke. Are gehiago, konplikazio larriak pairatzen ez dituztenen artean, gaixoen %5tak berriro kirurgia errekeritzen du, lehenengo kirurgiatik bost urtetara; hala ere, orokorrean ez dago argi bizkarrezurraren kirurgiarik epe luzera egon beharko litzatekeenik.[17][18] Kontuan hartzen badugu bizkarrezur kirurgiaren bidez ezin direla zifosi seinaleak eta sintomak aldatu, kirurgia adierazpen kosmetikoa izaten jarraitzen du.[17][19] Zoritxarrez, kirurgiaren efektu kosmetikoak ez dira nahitaez egonkorrak.[17]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fon, G. T.; Pitt, M. J.; Thies, A. C.. (1980-5). «Thoracic kyphosis: range in normal subjects» AJR. American journal of roentgenology 134 (5): 979–983. doi: . ISSN 0361-803X. PMID 6768276. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ Voutsinas, S. A.; MacEwen, G. D.. (1986-9). «Sagittal profiles of the spine» Clinical Orthopaedics and Related Research (210): 235–242. ISSN 0009-921X. PMID 3757369. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ (Ingelesez) «What is Kyphosis? Causes, Symptoms And Treatment» Your Body Posture 2018-02-17 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Šidlauskas, Mantas. (2015). «Relationships between Malocclusion, Body Posture, and Nasopharyngeal Pathology in Pre-Orthodontic Children» Medical Science Monitor 21: 1765–1773. doi: . ISSN 1643-3750. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Milne, J.S.; Lauder, I.J.. (1974-1). «Age effects in kyphosis and lordosis in adults» Annals of Human Biology 1 (3): 327–337. doi: . ISSN 0301-4460. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ a b (Ingelesez) Kado, Deborah M.. (2007-09-04). «Narrative Review: Hyperkyphosis in Older Persons» Annals of Internal Medicine 147 (5): 330. doi: . ISSN 0003-4819. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Keller, Tony; Harrison, Deed; Colloca, Christopher; Harrison, Donald; Janik, Tadeusz. (2003-03-01). «Prediction of Osteoporotic Spinal Deformity» Spine 28 (5): 455–462. doi: . ISSN 0362-2436. PMID 12616157. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ «HealthWorld Online - Osteopathy -» web.archive.org 2005-02-08 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Medtronic. «Scoliosis and Spinal Curvatures | Adult Scoliosis | Back.com» index.htm (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ Scheuermann Disease: Practice Essentials, Pathophysiology, Epidemiology. 2018-10-19 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ McMaster, M. J.; Singh, H.. (1999-10). «Natural history of congenital kyphosis and kyphoscoliosis. A study of one hundred and twelve patients» The Journal of Bone and Joint Surgery. American Volume 81 (10): 1367–1383. ISSN 0021-9355. PMID 10535587. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Center for International Rehabilitation Research Information & Exchange» sphhp.buffalo.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Pfeifer, Michael; Begerow, Bettina; Minne, Helmut W.. (2004-3). «Effects of a New Spinal Orthosis on Posture, Trunk Strength, and Quality of Life in Women with Postmenopausal Osteoporosis: A Randomized Trial» American Journal of Physical Medicine & Rehabilitation 83 (3): 177–186. doi: . ISSN 0894-9115. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Christa., Lehnert-Schroth,. (2007). Three-dimensional treatment for scoliosis : physiotherapeutic method for deformities of the spine. Martindale Press ISBN 9780914959021. PMC 325222943. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ «Kyphoplasty Surgery is a Minimally Invasive Procedure For Vertebral Compression Fractures» web.archive.org 2012-05-30 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ «Kyphoplasty | Spine University» web.archive.org 2011-07-04 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ a b c Hawes, Martha. (2006-10). «Impact of spine surgery on signs and symptoms of spinal deformity» Pediatric Rehabilitation 9 (4): 318–339. ISSN 1363-8491. PMID 17111548. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Weiss, Hans-Rudolf; Goodall, Deborah. (2008-12). «Rate of complications in scoliosis surgery – a systematic review of the Pub Med literature» Scoliosis 3 (1) doi: . ISSN 1748-7161. PMID 18681956. PMC PMC2525632. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Hawes, Martha C.; O'Brien, Joseph P.. (2008-1). «A century of spine surgery: What can patients expect?» Disability and Rehabilitation 30 (10): 808–817. doi: . ISSN 0963-8288. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).