Zigarro elektroniko

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zigarro elektroniko bat.

Zigarro elektronikoa erretzailentzat diseinatutako zigarro baten itxura duen dispositibo elektroniko bat da. Dena dela, gaur egun boligrafo edo USB memoria itxura duten beste dispositibo modernoagoak plazaratu dira. Zigarro elektronikoaren jatorria Txina da. 2006an sortu eta handik mundu guztira zehar zabaldu zen 2008tik. Euskal Herrira, 2013an heldu ziren eta asko zabaldu ziren. Hori dela eta, zigarro horien kontsumoa izugarri areagotu da denbora gutxitan.[1]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigarroaren gorputza bateria birkargarri bat da eta bere aldamenean muturrean LED argi bat dauka. Barne muturrean atomizatzaile bat dago eta bere ondoan kartutxo bat jartzen da. Kartutxoa likidoz beteta dago eta bere barruan Nikotina eta beste substantzia gehienak toxikoak ditu. Likido hauek zapore desberdina edukia ahal ditu (sagar, menta, bainila, txokolate, kafe...).

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, ahokotik arnasa hartzerakoan, sentsore batek bateria pizten du eta berehala LED-a pizten da. Bateria pizterakoan, atomizadorea kartutxoan dagoen likidoa lurrun bihurtzen du, orduan, lurrun honek birikitan zuzenean inhalatzen da. Hori dela eta, nikotinaren mendekotasuna indartzen da. Zigarro tradizionalarekiko ezberdintasun nagusia esan dezakegu, bestetik, zigarro-elektronikoak ez duela kea ateratzen, lurruna baizik. Mekanismo honen arazo nagusia hortik dator: nahiz eta produktu hauek saltzen dituzten konpainia guztiek kaltegarriak ez direla ziurtatu, ikerketa batzuek. esaterako FDA-k (AEBetako Elikagai eta Medikamentu Agentzia) egindakoak, ez dute gauza bera esaten.

Zigarro elektronikoaren lurruna.

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa horiek zera erakutsi dute: Nikotinako kartutxoak aldakortasun handia daukatela eta hainbat aukera dituzte: 6-tik, 24 Nikotina mg-ra daukatenak eta batere ez dutenak, baina hau arazoa izan da. Marka guztiek ez dute onartzen Nikotina daukatela, baina FDAk egindako ikerketa gehienek erakutsi dute Nikotina kantitatea aldagarria dela. Zenbat eta gehiago erabili, hainbat eta Nikotina gehiago dute. Nikotina kantitatea neurtzen da kartutxoaren erabilerarekin. Dosi hilgarria izan daiteke 0,5-1 mg artean. Adinaren eta pertsonaren araberakoa da. Ume txiki batek (5-30kg) hartzen badu, hil daiteke.[2][3]

Beste arazoa zigarroen lurrunean dago. Nikotinaz aparte, gure osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen beste substantzia toxikoak ditu, bereziki diehlenglikol (kotxearen izotzaren aurkakoa). Andaluzian egindako ikerketa batean frogatu duten arabera, analizatutako marken %42k diehlenglikol zuten. Beste substantzia arriskutsua N-nitrosamina da, kaltegarria osasunerako eta minbizia eragin dezakeena.

Europa Batasunean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar Batasunak ezin du onartu zigarro-elektronikoa tabakoaren produktu antzekoa dela,nahiz eta Nikotina eraman, ezta medikamentu edo elikagai bat bezala ere ez. Ondorioz, legetik kanpo dago. Izan ere, zenbait estatutan aurkako neurriak hartu dira: Espainiako Osasun Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek osasun eta hezkuntza zentroetan, administrazio publikoetan eta garraio publikoetan zigarro-elektronikoa debekatu dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zigarro elektroniko