Zimbra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zimbra
Garatzailea
Informazio orokorra
GNU/Linux
Yahoo Public License 1.1
-

Zimbra lankidetza (ingelesez: Zimbra Collaboration) programa informatiko bat da. Programa hau, lankidetza edo Groupware motakoa da, Zimbra konpainiak sortua. Konpainia hau, San Mateon (Kalifornia) kokatuta dago. 2007ko irailean, Yahoo! Inc. enpresak, konpainia hau erosi zuen, 350 milioi dolarren truke. Kode irekiko estandarrak mantenduko zituztela adostu ondoren. 2010ko urtarrilak 12an Yahoo enpresak, berriro ere, VMware-ri saldu zion. 2013ko ekainean Telligent(urte bereko irailetik aurrera Zimbra Inc. enpresa bezala ezagutzen dena) VMware erosi zuen.

Zimbra, zerbitzariei eta bezeroei bideratuta dago, hau da, bertsio ezberdinak daude. Horrez gain, kode irekiko zein kode itxiko bertsioak eskuragarri izango ditugu, azkenengo hau garatuagoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zimbra programa, 2003 urte bukaeran agertu zen, Silicon Valley -en lan egiten zituzten hiru informatikoek sortuta. Satish Dharmaraj, Ross Dargahi eta Roland Schemers izan ziren software honen garatzaileak. 2007. urtean enpresa saldu ondoren, hiru informatikariak Yahoo! enpresara integratu ziren. 2009-an Satish Dharmaraj-ek konpainia utzi zuen.

Hasiera batean, posta elektroniko gisa funtzionatzen zuen programa bat diseinatu zuten. Hainbat hilabetetan lan egiten egon ondoren, Web-ean aurkitzen ziren kode irekiko hainbat zati ezberdinak batuz, oinarrizko sistema bat diseinatzea lortu zuten. Rock-eko Talking Heads talde estatubatuarraren abesti baten omenez, Zimbra izena jarri zieten programari. Kodea, Internet-en publikatu zuten eta ezezagunei beraien iradokizunak eskaintzera gonbidatu zuten, modu honetara hainbat boluntario edo laguntzaileei esker programa garatzen joan zen.

2005-eko urrian, Microsoft-ek merkatua menderatzen zuen garaietan, konpainiak produktua komertzialki abian jarri zuen. Microsoft-eko Exchange posta elektronikoaren antzera , Zimbrak, enpresako langileei egunean prozesatutako mezuak bilatzeko, bidaltzeko, jasotzeko eta gordetzeko aukera eskaintzen zizkion. 2009. urtean 40 milioi korreoko postontzi jasotzera iritsi zen, Google mail-eko 31,4 milioiak gaindituz, batez ere, Comcast Center konpainiak beraien mezuetarako Zinbra erabiltzea erabaki zutelako. 2010-eko abuztuan 60 milioi posta elektroniko, 150.000 erabiltzaileen artean, banatzera iritsi zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ZCS zerbitzariak, kode irekiko proiektuetaz baliatzen da, esate baterako; Postfix, MySQL, OpenLDAP eta Lucene. Aplikazioetako programazio interfazea erabiltzen du, SOAP -en oinarrituta. Posta elektronikoentzako IMAP eta POP3 zerbitzari bezala funtzionatzen du.

ZCS web bezeroa, lankidetza eta administraziorako interfaze bat da, Toolki Zimbra erabiliz sortua. Posta elektronikoa eta egutegiak onartzen ditu AJAX-en oinarritutako web interfaze-ari esker.

ZCS-k Microsoft Outlook, Novell Evolution eta Apple Mail bezeroekin bateragarria da. Horrez gain, Nokia serie E, BlackBerry eta Blackeberry Enterprise Server, Windows Mobile, mugikorrentzat sinkronizazio euskarria eskaintzen du.

Oinarritzen den Open source proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ZCS zerbitzaria, kode irekiko proiektu hauetan oinarritzen da:

  • Postfix (posta zerbitzaria).
  • MySQL (datu base kudeatzailea).
  • OpenLDAP (direktorio zerbitzua).
  • Apache Tomcat, Jettygatik ordeztua. Azken bertsioa: 5.0 (web zerbitzaria).
  • Lucene (bilatzailea).
  • Verity (bilatzailea).
  • ClamAV (antibirusa).
  • SpamAssassin (spam aurkako filtroa).
  • AMaViS eta Amavisd-new (postari bideratutako antibirusa).
  • DSPAM (spam aurkako filtroa).
  • Aspell (ortografia zuzentzailea).
  • Apache James (posta zerbitzaria).
  • Sieve (posta elektronikorako filtroa).
  • Perdition mail retrieval proxy (azken bertsioa: 4.5)
  • nginx, desde la versión 5.0 (web zerbitzaria).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]