Zinopari
| Zinopari | |
|---|---|
| erlijio-objektua | |
![]() | |
Zinoparia toki sakratu batean, errituzko arrazoiengatik utzitako objektu bat da. Objektu hauek antzinako eta egungo gizarteetako ezaugarri dira, eta naturaz gaindiko indarren mesedea jasotzeko egiten dira, iturri historiko greziar eta erromatarrek dioten bezala. Erlijio ofiziletati kanpo eta antzeko ekintzak egtien dira ere gizarte sinegabeetan, halanola desiren putzuetan txanponak botatzea.
Antzinako ofrendak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan, zinopariak Neolito garaitik egiten dira, leundutako aizkoren altxorrekin, une gailena Brontze Aroaren amaieran iritsiz. Ezpata eta lantza muturrak bezalako objektu baliotsuak, itxura batean, lurperatuak ziren edo, ohikoagoa zenez, ur masetan edo zohikatz guneetan jaurtiak, ezin berreskuratzeko moduan. Sarri, altxor batean aurkitutako objektu guztiak apurturik agertzen dira.
Katolizismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katolizismoan, eskaintza mota bat bada, Jainkoari edo gurtzako irudi bati egina, jasotako mesede bategatik esker ona emateko egina, honi exvoto esaten zaio. Batzuetan inskripzio, taula edo artelan baten bidez adieraz daiteke, botozko taula bat publikoki erakutsiz edo ezarriz tenplu batean.
