Zirenaikoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirenismo» orritik birbideratua)
Cyrene

Zirenaikoak (antzinako grezieraz á sá, Kyronakoí) K.a. 400 urtearen inguruan sortutako eskola filosofikoa izan zen, Aristipo Zirenekoaren (c. K. a 435- K. a 356) ideietatik abiatuta. Aristipo Sokratesen jarraitzailea eta Platonen garaikidea zen. Eskolaren printzipio asko bere biloba Aristipo Gazteak formalizatu zituela uste da. Aristipo Zaharraren alaba zen Arete Zirenekoak ere paper garrantzitsu bat izan zuen bere aitaren irakaskuntzak sendotzeko. Zirenaikoek, berezko ondasun bakarra plazera dela irakatsi zuten, minik eza ez ezik (geroago Epikurok defendatuko zuen bezala), sentsazio positiboki atseginak ere esan nahi zuena. Sentsazio horien artean, oraingo plazerak nabarmentzen dira, bereziki fisikoak. Hala ere, betebehar sozialaren balioa ere aitortu zuten, eta plazera jokabide altruista batetik lor zitekeela. Eskola mende batean desagertu zen, baina bere ideiak eragin handikoak izan ziren epikureismoan. Enpiristak ziren baina aldi berean eszeptikoak zentzumenetik datozen esperientziekin. Etikan, hedonismoaren aldekoak ziren: norberaren plazera gizakiaren xedetzat aldarrikatzen zuten, bereziki gorputzarekin loturikoak.(Ingelesez) [1]

Eskolaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofo argien bizitzak

Eskola zirenaikoa[2] Aristiporekin, Sokratesen jarraitzailea eta Platonen garaikidea, jaiotzen da. Zirenaiko izena Cyrenetik dator, Afrikako iparraldeko greziar kolonia bat den Aristiporen jaioterria. Aristipok filosofia irakatsi zion bere alaba Areteri, nork, aldi berean, filosofia irakatsi zion bere seme Aristipori. Aristipo gazteak eskola zirenaikoaren teoria asko formulatu zituen, honela, aditu batzuek eskolaren sortzailetzat hartzen dute, Aristipo Zaharra eskolaren aitzindari eta inspiratzaile delarik. Hala ere, zaila da biek filosofia zirenaikoari egindako ekarpen zehatzak argitzea. Honi Aristipok filosofia trataturen bat idatzi ote zuen zalantzak gehitu behar zaizkio. Diogenes Laerziok, Sozion eta Panaetiusen testigantzetan oinarrituz, Aristipok idatzi omen zituen liburuen zerrenda luze bat eman zuen. Hala ere, Diogenesek berak, Sosikrates aipatuz, Aristipok ez zuela ezer idatzi esaten du.

Beranduago, Hegesias, Anniceris eta Teodorok, Epikuroren garaikide gogorrak zirenak, doktrina etiko zirenaikoak norabide ezberdinetan aldatu zituzten. Eskola handik gutxira desagertu zen, K. a. III. mendearen erdialdean. Hala ere, ondorengo filosofoengan eragina izan zuen. Epikurok, ziuraski, bere hedonismoaren ezaugarri bereizgarri batzuk garatu zituen, eta kanpoko munduaren ezagutza lortzeko aukeraren aurkako argudio zirenaiko asko, ondorengo eszeptiko akademiko eta pirronikoek onartuak izan ziren.[3]

Filosofia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirenaikoak hedonistak ziren, eta plazera bizitzako ongi gorena zela zioten, batez ere plazer fisikoa, beste plazer mota batzuk baino biziagoa eta desiragarriagoa zela uste baitzuten (adibidez, plazer mentalak). Atsegina da bizitzako on bakarra eta mina gaitz bakarra. Sokratesek defendatu zuen bertutea zela giza ondasun bakarra, baina bere alderdi erabilgarrirako ere paper mugatu bat onartu zuen, plazera ekintza moraleko bigarren mailako helburu bat izatea ahalbidetuz. Aristipok eta bere jarraitzaileek ideia sokratiko honetatik abiatzen dira, plazera bizitzaren azken helburu bakarra dela baieztatzeko, bertuteak berezko baliorik zuela ukatuz. Bere teoria, bestalde, greziar pentsamendu etikoaren korronte nagusitik oso urrun dago, moderazio, justizia eta adiskidetasunaren bertute tradizionalekin, hauek gutxietsiz. Ortodoxia filosofikotik urruntze horrek, partzialki bada ere, bere garaiko beste eskola bat den zinismora hurbiltzen du.[4]

Etika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi dugunez, zirenaikoen arabera pertsona guztientzako bizitzaren helburu bakarra oraingo plazera da. Gainera, sentimendu oro unekoa eta homogeneoa da. Hortik ondoriozta daiteke iraganeko eta etorkizuneko plazerak ez duela existentzia errealik guretzat, eta egungo plazerren artean ez dagoela tipo-bereizketarik. Sokratesek adimenaren plazerrik gorenei buruz hitz egin zuen, zirenaikoek ezberdintasun honen baliozkotasuna ukatu zuten, eta gorputzeko atseginak, sinpleagoak eta biziagoak izanik, hobesgarriak zirela esan zuten. Une bateko plazera, ahal dela fisikoa, gizakientzako ondasun bakarra da.

Afrodita, Pan eta Eros.

Zirenaikoek "plazera" ongirik gorena dela esaten dutenean, esan nahi dute gutako bakoitzarentzat geure plazera dela baliotsua dena, hori baita gutako bakoitzak bilatzen duena. Gainera, gutariko bakoitzak bere plazerak bakarrik senti ditzake, eta ez besteen plazerak. Beraz, ikusmen zirenaikoa hedonismo berekoiaren forma bat da.

Hala ere, berehalako atsegina ematen duten ekintza batzuek beren oinaze-baliokidea baino gehiago sor dezakete. Pertsona jakintsuak plazerren kontrola izan behar du, haiek esklabo bihurtu beharrean, eta horrek bizitzako plazer desberdinak ebaluatzeko judizio-gaitasuna eskatzen du. Legea eta ohitura hartu behar dira kontuan; izan ere, gauza horiek berez baliorik ez badute ere, bortxatzeak beste batzuek ezarritako zigor desatseginetara eramango ditu.

Era berean, adiskidetasuna eta justizia onuragarriak dira ematen duten atseginagatik. Horrela, zirenaikoek betebehar sozialaren eta portaera altruistaren hedonismoaren balioan sinesten zuten. Gaur egungo filosofo utilitarista nagusi askok bezala, ongiaren eta gaizkiaren kontzeptu herrikoiekiko mesfidantza eta bereizketa horiek guztiak legean eta konbentzioan bakarrik oinarritzen direlako uste sendoa adierazi zuten.

Plazera eta mina mugimenduak dira zirenaikoen arabera: plazera mugimendu leuna da eta mina mugimendu latza. Mugimendurik eza bitarteko egoera bat da, atsegingarria eta mingarria ez dena. Ideia hau Epikuroren teoriaren aurka zuzentzen da[5], oreka egoera (minik, premiarik eta kezkarik gabe egotea) berez atsegina dela dioena. Zirenaikoek, Epikuroren teoriari iseka egiten diote, desio eta minik gabeko egoera hau, gorpu baten egoera dela esanez[1].

Etika zirenaikoaren ezaugarri deigarrienetako bat plazera, eta ez zoriona, ongirik gorena dela dioen baieztapena da. Greziar teoriko ia guztiak ados daude zoriontasuna ongia dela esatean, baina ez datoz bat zoriona zertan datzan. Epikuro ere, hedonista baita, tradizio horren barruan dago, zoriontasuna eta bizitza atsegina izatea gauza bera direla esatean. Zirenaikoek, ordea, benetan bilatzen duguna plazer indibidualak direla diote, adibidez, jateko plazera. Zoriontasuna, plazer indibidual horien guztien batuketa kontsideratzen dena, berau osatzen duten plazer indibidual bakoitzaren balioagatik bakarrik da baliotsua.

Teoria zirenaikoaren beste ezaugarri deigarri bat etorkizuneko kezka eza da. Zirenaikoen defendatzaileak plazer bat ekarriko duenaren atzetik joatearen alde egiten du, plazeraz gozatuz norbera gozatzen ari den bitartean, eta etorkizunak ekarriko duenaz gehiegi arduratu gabe. Zirenaikoek zuhurtzia plazerra lortzeko baliotsua dela dioten arren, ez dirudi oso arduratuta daudenik atseginaren bilaketan autokontrola erabiltzeaz, edo oraingo plazerrak atzeratzeaz (edo oraingo minak jasateaz), etorkizunean plazer handiagoa sentitzeko (edo min handiagoak saihesteko)[1].

Epistemologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Febe, adimenaren jainkosa

Zirenaikoak enpirista eta eszeptikoak dira ezagutzari dagokionez. Enpirista gisa, uste dute gure esperientziak direla ezagutzaren iturri nagusia. Esperientzia hauek pribatuak dira gutako bakoitzarentzat. Gure esperientzien ezagutza ukaezina izan dezakegu (hau da, ezinezkoa da gaur egun esperimentatzen ari garenari buruz huts egitea), baina ez esperientzia horiek izatera bultzatzen gaituzten objektuena. Hau da, ezin dugu kanpoko munduaren ezagutzarik izan.

Zirenaikoek argudio hori indartzen dute esanez ez dugula esan behar, hertsiki hitz eginez, adibidez, "zerbait horia ikusten ari naiz", baizik eta "horixka izaten ari naiz", edo "zerbait horixkak mugitzen ari naiz", azken baieztapen horiek gure pertzepzio-egoera hurbilari buruzko zerbait egiazkoa baieztatzen baitute.

Epistemologia eszeptiko hori bi argudio nagusitan oinarritzen da, bata bestearekin erlazionatuta: pertzepzioaren erlatibitatea eta beste adimenen arazoa. Lehenengoaren arabera, Zirenaikoen arabera, objektu berak jasotzaile ezberdinek sentsazio ezberdinak sentitzea eragin dezake, jasotzaileen gorputz-egoeraren arabera. Adibidez, eztia gozoa da jende gehienarentzat, baina mingotsa gaixotasun bat duen batentzat, eta pertsona batentzat zuria dirudien horma hori ikusiko da ikterizia duen batentzat.

Zirenaikoek uste dute ondorioztatu behar dugula ezin dugula jakin zer kolore duen hormak gure esperientzian oinarrituta, ziurrenik ez dugulako inolako irizpiderik gure esperientzietatik kanpo, gure esperientzietako zein den zuzena epaitu ahal izateko.

Argudioa haratago doa eta, azkenean, beste adimenen auzia planteatzen du. Nahiz eta pertsona guztiak ados egon objekturen batek duen pertzepzio-kalitatearekin, adibidez, horma batek zuria dirudiela, zirenaikoek diote ezin dugula konfiantzaz esan esperientzia bera izaten ari garela. Nola jakin dezaket beste pertsona batzuek ni bezalako adimena dutela, haien portaera bakarrik ikusten baitut, ez portaera hori eragin lezaketen edo ez lezaketen egoera mentalak?

Azken zirenaikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo zirenaikoek, Anniceris, Hegesias eta Teodorok, aldakuntzak garatu zituzten doktrina zirenaikoan[6].

Hegesias filosofo oso ezkorra izan zen. Uste zuen ezinezkoa dela zoriona lortzea, gorputzak eta gogamenak sufrimendu handia dutelako, eta gertatzen zaiguna zoriaren emaitza da. Beraz, bizitzaren helburua minaren saihestea bihurtzen da. Balio konbentzionalak, hala nola aberastasuna, pobrezia, askatasuna eta esklabotza, denak axolagabeak dira, eta ez dute samina baino plazer handiagorik sortzen. Hegesiasentzat, hedonismo zirenaikoa, soilik, bizitzako minei aurre egiteko estrategia irrazionalena zen.

Annicerisentzat plazera sortzen duten atseginerako bilatzen diren banakako asebetetze-ekintzen bidez lortzen da, baina Annicerisek enfasi handia jarri zuen familiaren, herrialdearen, adiskidetasunaren eta esker onaren maitasunean, eta plazera ematen dute sakrifizioa eskatzen dutenean ere.

Teodororen ustez, bizitzaren helburua buru-atsegina da, ez gorputz-atsegina, eta arreta handiagoa jarri zuen neurritasunaren eta justiziaren premian. Ateoa izateagatik ere ospetsua zen.

Neurri batean, esan ahal da filosofo hauek guztiak epikureismoak ezarritako erronkari aurre egiten saiatzen ari ziren, baina Epikuroren arrakasta, bere aurkariena baino osoagoa eta sofistikatuagoa izango zen filosofia sistema bat egitea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Cyrenaics» Internet Encyclopedia of Philosophy.
  2. «The Cyrenaics Resource [Lucian of Samosata Wiki»] lucianofsamosata.info (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  3. «Cyrenaics | Internet Encyclopedia of Philosophy» www.iep.utm.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  4. «54 - Instant Gratification: the Cyrenaics | History of Philosophy without any gaps» historyofphilosophy.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  5. (Ingelesez) «Epicurus versus the Cyrenaics» Donald Robertson 2016-05-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  6. «Los diez libros de Diógenes Laercio: Aristípo - Wikisource» es.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]