Edukira joan

Zirin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirin
Gorotza


[1]

Zirina hegaztiek botatzen duten gorotz edo kaka forma berezia da. Hegaztiek ez dituzte bi zulo ugaztunen eran gernua batetik eta gorotza bestetik kanporatzeko, eta kloaka izeneko zulotik askatzen dute barruan nahasten den gaia. Dena delakoa azido urikoaren bidez osatzen den gorotz arin bat da, zirina hain zuzen.[2]

Hegazti espezie batzuen txitoek, habian direnean, ez dute zirina bere egoera likidoan askatzen, baizik eta zirin-zaku batean, zeina txori gurasoek errazago ken dezaketen habiatik.[3]

Gizakiak eman dio erabilpenik zirin mota batzuei.


Oiloaren zirina, simaurretan ongarri natural onena kontsideratzen da euskal nekazaritzaren kontestuan, arkorotza baino hobvea, kaltzio, nitrogeno, fosforo eta potasioan honako proportzioak dituelarik: (%24; %16; %15 eta %8,5).[4]

Guano delakoa, Hego Amerikako kostaldeko inguru batzuetan pilatzen den zirin eta beste gorotz batzuen pilaketaren emaitza da. Ongarri natural preziatua da guanoa.[5]

Japonian Horornis diphone edo uguisu txoriaren zirina erabiltzen da uguisu no fun izeneko makillaje mota sortzeko, geishen aurpegian apaintzeko (baina ez horretarako bakarrik) erabilia adibidez.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Errekondo, Jakoba. (2015-03-29). «Ongarriak ezagutzeko» Argia 2455 (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  2. «Zergatik ez dute hegaztiek txiza egiten?» EITB (EITBpodkast | Zientzia eta Pazientzia) 2021-12-01 (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  3. (Ingelesez) «What Are Fecal Sacs? Bird Diapers, Basically | Audubon» www.audubon.org 2018-08-07 (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  4. Errekondo, Jakoba. (2015-03-29). «Ongarriak ezagutzeko» Argia 2455 (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  5. (Gaztelaniaz) «¿Sabes qué es el guano y para qué se usa? Descúbrelo todo aquí.» TiendaHusqvarna 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
  6. (Ingelesez) «The Secrets of Traditional Asian Beauty - Page 4 of 10» Asian Scientist Magazine 2015-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]