Zista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zista bat.

Zista ( grekerazko κίστη edo alemanezko Kiste hitzetik), batzuetan trikuharri-kutxa edota harkutxa ere deitua, hilobi megalitiko txiki bat da, hildakoen gorpuak edo horien errautsak biltzen dituena, batzuekin zenbait hornidurekin batera, harlauza txikiek inguratuta.

Horrelakoak Europan eta Ekialde hurbilean (Asia mendebaldean) aurki daitezke [1][2][3][4]. Beste egitura batzuen barruan ager daitezke, ala nola: Cairn bat, tumulu bat eta harrespil baten barruan. Neolitikotik Erromatartze garaira arte erabili ziren mota horretako egiturak. Azken kasuan, ezin da megalitoen artean klasifikatu, kutxa itxurako hilobia, adreiluz egina izaten baita[5].

Batzuetan zaila da erabakitzea egitura bat trikuharria edo zista den. Kasu horietan, irizpidea da, zista katalogazioa ematen zaiola metro karratua baina txikiagoa bada[6]. Tipologikoki (formaren aldetik) trikuharria eta zista berdinak dira, baina ohiko ezberdintasun bat hau da: zista batean, gorpuzkin berriak sartzeko, estalkia ken daiteke, eta trikuharri batean, aldiz, zutik dauden harlauzetako bat kendu behar da.[7]

Adibide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • MENDILUZE HARRESPILEKO ZISTA. Legaireko arkeologia parkea.
  • AKARTEKO IGARANBIDE. Entzia mendilerroa.

Gipuzkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ABILLETA. Partzuergo Orokorra
  • ANDATZA III. Usurbil
  • ATXURBI. Ataun
  • ERROIZPE.Gaztelu
  • IRUMUGARRIETA II. Zerain
  • LANGAGORRI. Astigarraga-Errenteria
  • MARIOLA.Astigarraga-Errenteria
  • ONDARRE. Enirio-Aralar Mankomunit.
  • ONDDI. Urnieta
  • URTEAGAKO ZABALA. Hernani

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ARGINTZU. Alba-Kinto
  • EIHARTZEKO LEPOA. Elizondo
  • LABIAGA. Etxalar
  • ARTOLA. Bertitz arana
  • ARTXUBIETA. Baztan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. A Cist Burial in Jordan
  2. Burials in Ancient Palestine: From the Stone Age to Abraham
  3. The Early Minoan Period: The Tombs
  4. Excavation of Cist in Bologna, Italy
  5. (Gaztelaniaz) López Rodriguez; Gestoso Morote, José Igancio; David. (2009). La necrópolis altoimperial de Carteia. Almoraima, 39. , 221, 225, 228 eta 229 or..
  6. (Gaztelaniaz) Andrés Rupérez, Teresa. (1977). Las Estructuras funerarias del Neolítico y Eneolítico en la cuenca media del Ebro: consideraciones críticas. Príncipe de Viana, 87 or..
  7. (Gaztelaniaz) Cista. Gran eciclopedia aragonesa. .


Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]