Onddi-Mandoegi Estazio Megalitikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eteneta I.
Elurzulo harrespila.
Mulisko gaina harrespila.
Keixeta Egia Hego trikuharria.
Etzelako Arritxuriak harrespila.

Onddi-Mandoegi Estazio Megalitikoa Adarra-Mandoegiko mendilerroan zabaltzen den aztarna megalitikoen multzoa da. Guztira hogeita bi ezagutzen dira. Oso estazio garrantzitsua da eta bertan era horretako monumentu oso ezagunak ikus daitezke.

Historiaurreko monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Inguru honetan sukarriz egindako tresna asko agertzen dira eta horrek inguru honek izan zuen aktibitatea adierazten du. Gaur egun ere artzaintza trasumantearen presentzia handia da.

Kokapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografikoki estazio hau Adarra-Mandoegiko mendilerroan kokatzen da. Leizaran eta Urumea aranak banantzen ditu. Urepelen 1.000 metro lortu arte igotzen da. Kate horren zati bat, eta baita Estazio Megalitikoaren zati bat, Nafarroan sartzen da. Udalerri hauetan daude monumentuak: Andoain, Berastegi, Elduain, Urnieta, Hernani.

Sailkatutako monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estazio honetan hogeita bi monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira lau dira:

  • Aballarri
  • Altxista
  • Otsolepo
  • Pozontarriko Lepoa

Harrespilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira hamasei dira:

  • Altxista
  • Arleorko Zabala
  • Elurzulo
  • Eteneta I
  • Eteneta II
  • Etzela
  • Etzela mendebaldea
  • Etzelako Arritxuriak
  • Ezioko Soroa
  • Ezioko Tontorra
  • Mulisko Gaina
  • Tximistako Egia
  • Unamene
  • Amunola
  • Tximista
  • Deskarga

Menhirra edo zutarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira bat: Usobelartza

Zista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarra: Onddiko zista

Egoera legala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan hogeita bi monumentu aipatzen dira.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]