Edukira joan

Dilmun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dilmun
Motaantzinako herrialdea
Geografia

Dilmun (sumereraz: , gero 𒉌𒌇(𒆠), ni.tukki = DILMUNki; Tilmun akaderaz ; antzinako grekoz, Τήλος; arabieraz: دلمون‎) Bahraingo uharteetan, Persiar Golkoan kokatutako antzinako lurraldeari emandako izena da. Mesopotamia eta Indus haraneko hiriak lotzen zituen merkataritza itsasbideetan zuen kokapenagatik, antzinateko merkataritza gune garrantzitsu bat bezala garatu zen.

Badago ebidentzia literario eta arkeologikorik Mesopotamia eta Indu haraneko zibilizazioaren arteko merkataritzarako (beharbada, akaderaz Meluhha izena eman zioten lurraldea). Indus haraneko Harappa hiriko buztinezko zigiluek egineko inprimaketak, salgai paketeak zigilatzeko erabili izan ziren. Inprimaketa hauetako batzuk, Ur eta beste mesopotamiar hiri batzuetan aurkituak izan dira.

Dilmuneko kobrezko zezen burua

Sumertar mitologian, Dilmuna, batzuetan, "Eguzkia irteten den tokia" edo "Bizitzaren lurra" bezala deskribatua da, eta bere patroia Ninsikil da. Enki eta Ninhursagen mitoaren taulatxo batek, Lur birjin eta garbi bat, non lehoiek ez duten hiltzen, otsoek ez dituzten arkumeak eramaten, zerriek ez dakiten aleak jateko direla bezala deskribatzen du. Dirudienez, Enuma Elishen kontatzen den Enki, Ninhursag eta Nammu protagonista izan ziren sorreraren istorio epikoa gertatzen den tokia da. Dilmunera bidalia izan zen Ziusudra (Utnapishtim), euri-jasa edo uholdearen ondoren, betirako bizitzeko. Gainera, bertan zegoen airearen jainkosa zen Ninlilen etxea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]