Zoe Erromakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zoe Erromakoa

Bizitza
Jaiotzaezezaguna
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma286ko uztailaren 5a ( urte)
Hobiratze lekuaSanta Prassede (en) Itzuli
Heriotza modua: sutan errea
Jarduerak
Santutegia
Uztailaren 5

Santa Zoe Erromakoa Diokleziano enperadorearen garaian exekutatu zuten martiri kristaua izan zen.

Nikostrato izeneko erromatar gorteko goi funtzionario batekin ezkonduta zegoen. Sei urte omen zeramatzan hitz egin ezinik. San Sebastianek aitaren egin zion, eta Zoek berehala hasi zen hitz egiten eta Jesus goraipatzen. Senar-emazteak bataioa eskatu zuten[1][2].

Litekeena da 286an hil zela[1]. San Petriren hilobian otoitzean aurkitu ostean, atxilotu zuten krustau izateagatik. Keak itota hil zen, su baten gainean zintzilik zegoela[3]. Orduan gorpua Tiber ibaira bota zuten[2]. Hurrengo gauean, San Sebastianeri agertu omen zitzaion, bere gorpua non aurki daitekeen erakusteko[1].

Erromatar Eliza Katolikoak eta Eliza Ortodoxoak santutzat hartzen dute. Santu-eguna uztailaren 5ean ospatzen da Eliza Katolikoan[1] eta abenduaren 18an Eliza Ortodoxoan[2]. Erlikiak Erroman daude, Santa Prassede basilikan[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Italieraz) Luzi, Luigi. «Santa Zoe» Santi e Beati 2022-08-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  2. a b c (Ingelesez) «Martyr Sebastian at Rome, and his companions» Orthodox Church in America (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  3. (Ingelesez) «St. Zoe at Rome» Antiochian Orthodox Christian Archdiocese of North America (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]