Aitaren egin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitaren egiteko behatzak horrela jartzen dira.

Aitaren egitea kristau kultuan eta erlijio sinkretiko batzuetan egiten den keinua da, eskubiko eskuko hatzamar bi edo hirurekin gurutzea irudikatuz, bularretik bekokira eta ondoren ezkerreko sorbaldetik eskubikora, katolikoen artean, edo eskubiko sorbaldetik ezkerrekora kristau ortodoxoen artean. Meza, otoitz eta beste ekitaldi erlijiosoen hasieran eta bukaeran, kultuko irudi eta objektuen aurreko agur moduan, bedeinkapen moduan eta gaitza konjuratzeko egiten da.

Ohitura da eliza katolikoetan, sartzean pontean ur bedeinkatuan eskuineko hatz luzea bustiz aitaren egitea.

« Eliz atarian gizon hark eskuineko hatz luzea eta bizkorra pontean sartu, Augustori ur bedeinkatua eskaini eta aitaren egin zuen »

—Laino; Miguel Unamuno[1]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Miguel Unamuno - Laino» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.