Zoila Askasibar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zoila Askasibar

Bizitza
JaiotzaElgeta1877ko ekainaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1945 (67/68 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinprimatzailea eta argitaratzailea

Zoila Askasibar Artola (Elgeta, Gipuzkoa, 1877ko ekainaren 27a - 1945) inprimatzailea eta editorea. Errepublikaren aldeko ekintzailea

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoila Askasibar Elgetan jaio zen, familiaren jatorria berriz, Angiozarren kokatzen da.[1] 1900. urte aldera Madrilera joan zen neskame, bere ahizpekin.[2] Alrededor del mundo izeneko aldizkaria editatzen zuen Manuel Alhama Montes kazetariaren eta inprimatzailearen etxean jarri zen neskame.[3] 1915eko erroldako datuetan soldatapeko langile moduan azaltzen da.

Inprimatzaile eta editore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alhama editorea hil eta negozioa zenbait eskutatik pasatu ondoren ordea, Zoila Askasibar inprimategiko jabe moduan agertzen da. Enpresa 40 bat langile izatera heldu zen, Madrilgo Martin de los Heros kaleko 65. atarian zegoen kokatuta, eta elgetarra gaineko solairuan bizi zen, bere senar Mariano Graciarekin. Askotariko argitalpenak inprimatzen zituzten: aldizkari espezializatuak, satirikoak zein politikoak baina, bereziki, artearekin lotutakoak. 1924koak dira Zoila Askasibar zigilupean kaleratutako lehen argitalpenak. 1925etik aurrera, gainera, argitaratzaile ere izan zen elgetarra.[4]

1931n argitaratutako negozioaren iragarki batean, honako hau irakur daiteke: “Imprenta Zoila Ascasibar. Tirada handiko liburu eta aldizkarietan espezializatua. Makineria modernoz hornitua",[5] urte berean gas eztanda bat izan zen inprimategian. Orduko prentsaren arabera, Antonio Cabanillas izeneko gizonezko batek eragin zuen, eta bertan hil zen.[6] Sutearen ondorioz inprimategia kale bereko beste eraikin batera aldatu zuten,[7] eta bada gertaera hari atentatu itxura hartzen dionik ere. Negozioak martxan jarraitu zuen eta Zoila Askasibar zigilupeko argitalpenak agertzen dira 1936ra arte. Ordutik aurrerakorik ez da ezagutzen.

Errepublikaren aldeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salamancako memoria historikoaren dokumentazio zentroan agertu den fitxa batek jasotzen du errepublikaren aldekoa zela Askasibar, eta agintari frankistek gertutik zaintzen zutela. Frankismoaren jazarpena jasan zuen eta historiak ahaztua izan da elgetar inprimatzaile eta editorea[5] harik eta Ángeles Ezama Gil Zaragozako Unibertsitateko irakasleak haren memoria berreskuratu arte. Gaur egun ere ikerketan dihardu Ezama andereak eta aurkitu duen Zoilari buruzko azken datua 1942koa da.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zoila Askasibarren pistaren atzetik, Elgetan - Elgeta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  2. www.laopiniondemurcia.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  3. Zoila Askasibar. Olvidada por la historia.. (Noiz kontsultatua: 2020.03.11).
  4. (Gaztelaniaz) «De criada a editora: la fascinante y olvidada historia de la impresora y editora Zoila Ascasíbar» Librópatas 2018-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  5. a b (Gaztelaniaz) admin. Perseguida por el franquismo y olvidada por la historia: quién fue la impresora y editora Zoila Ascasibar | Yancuic. (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  6. «ABC MADRID 02-01-1932 página 5 - Archivo ABC» abc 2019-08-07 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  7. «La Conquista del Estado, semanario de lucha y de información política / 1931» www.filosofia.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  8. (Gaztelaniaz) Riaño, Peio H.. (2018-12-13). «Perseguida por el franquismo y olvidada por la historia: quién fue la impresora y editora Zoila Ascasibar» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]