Zorrotz begiratutako trenak (eleberria)
Zorrotz begiratutako trenak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Bohumil Hrabal |
Argitaratze-data | 1964 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Ostře sledované vlaky |
Hizkuntza | txekiera |
Herrialdea | Txekoslovakia |
Euskaraz | |
Izenburua | Zorrotz begiratutako trenak |
Itzultzailea | Fernando Rey |
Argitaratze-data | 2002 |
Bilduma | Literatura unibertsala |
Orrialdeak | 95 |
ISBN | 8495589613 |
Zorrotz begiratutako trenak (txekieraz: Ostře sledované vlaky) Bohumil Hrabal idazle txekiarraren eleberria bat da. 1964an argitaratu zen.
Hrabalen eleberririk ezagunena da, Jiří Menzel zinema zuzendariak egindako filmari esker, batez ere. Filma 1966an estreinatu zen eta Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak Bohemia eta Moraviako Protektoratuko tren geltoki baten pasadizoak kontatzen dizkigu Bigarren Mundu Gerraren azken momentuetan kokatuak. Garai horretan, Alemania gerra galtzen ari da eta tren geltokietako langileek arreta berezia eskaini behar diete zorrotz begiratutako trenei, hots, frontera joaten diren soldaduz eta armez betetako trenei eta frontetik etortzen diren hildakoz eta zaurituz betetako trenei.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Milos Hrma: protagonista. Geltokiko maniobrarigaia. Bere burua hiltzen saiatzen da, porrot egiteagatik bere neska-lagunarekin maitasuna egitean.
- Hubicka: maniobraburua. Neskazalea.
- Geltokiko burua: usoak hazten ditu. Ikuskatzaile izan nahi zuen, baina Hubickak egindakoak guztiz zapuzten dio bere ametsa.
- Masa: Milosen neska-laguna.
- Zdenicka: telegrafista. Hubicka jaunak geltokiko zigilu guztiak jarri zizkion ipurdian. Bere amak kexa bat ipintzen du.
- Slusny: zerbitzuburua. Alemaniarren aldekoa.
- Zednicek: kontseilaria. Alemaniarren aldekoa.
- Viktoria Freie: artista. Lehergailu bat eramaten die geltokikoei. Milosek berarekin egiten du maitasuna, lehen aldiz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |