Zortzigarren Sinfonia (Beethoven)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zortzigarren Sinfonia Ludwig van Beethoven konposatzaile alemaniarrak idatzi zuen azkenaurreko sinfonia da. Konposatzaileak berak "fan idatzitako sinfonia txikia" deitzen zuen, arruntki Pastorala bezala ezagutzen den Seigarren Sinfoniagandik bereizteko, hau ere fan idatzia, baina askoz luzeagoa. Beethovenek sinfonia hau 1811 eta 1812 artean idatzi zuen, bere bizitzako garairik ilunenetako baten, non benetan maite izan zuen emakume bakarrari uko egin behar izan zion, bere anaiagandik urrundu zen eta suizidatzea ere pentsatu zuen. Hala ere, Zortzigarren Sinfonia, Beethovenek idatzitako sinfoniarik alaiena da. Zazpigarren Sinfoniaren "ahizpa bikitzat" ere hartzen da zortzigarrena.

Estreinaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1814ko otsailak 27an estreinatu zen sinfonia hau, Beethoven beraren zuzendaritzapean, Viena Redutensaal antzokian.

Instrumentazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinfonia hau honako musika tresna hauentzat idatzi zen: bi zehar txirula, bi oboe, si bemolean afinatutako bi klarinete, fa eta si bemolean (baxua) afinatutako bi tronpa, bi fagot, fan afinatutako bi tronpeta, tinbalak eta harizko musika tresnak.

Mugimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau mugimendutan banatuta dago:

  1. Allegro vivace e con brio
  2. Allegretto scherzando
  3. Tempo di Menuetto
  4. Allegro vivace

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinfonia honetako 2. mugimendua Johann Nepomuk Mälzelek sortu berri zuen metronomoaren "ta ta ta" soinuan oinarritua dago.


Aurrekoa
Zazpigarren Sinfonia
Beethovenen Sinfoniak
1811-1812 artean idatzia
Ondorengoa
Bederatzigarren Sinfonia
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zortzigarren Sinfonia (Beethoven) Aldatu lotura Wikidatan