Zubi Zaharra (Ondarroa)
| Zubi Zaharra (Ondarroa) | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Ondarroa |
| Koordenatuak | 43°19′12″N 2°25′20″W / 43.32006°N 2.42211°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | 1795 |
| Gurutzatzen du | Artibai |
| Ondarea | |
| Zerrendatutako Kultura Ondasuna | 30 |
Zubi Zaharra Ondarroako (Bizkaia) zubi zaharrena eta ezagunena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungoa harrizkoa da. Aurretik, Erdi Aroan, egurrezko beste zubi bat egon zen inguru berean, 1330 urtean inguruan eraikia; zahar hark altxagarria zuen. Artibai ibaiaren gaineko eraikia, egungoa, estilo aldetik, eraikuntza erromanikoa da baina XVII. mendean eraikitakoa, 1689an[1]. 1936an, gerran, oso kaltetua izan zen eta 1953an, bestetik, uholde ikaragarri batek erdi suntsitua utzi zuen; berreraikia, gaur egun, ez da errez antzematen jatorrizko eraikuntzaren egitura.[2] Hala ere estetikoki inguruan oso eraikin integratua eta ederra da. Oinezkoentzako bakarrik da. Automobilentzat, Zubi Zaharraren alboan, ibaian gora, Zubi Barria egin zen; Itsas Aurrekoa egin arte hori izan zen trafikoarentzako Ondarroara sarrera bakarra. Historikoki zubia gurutzatzen zuten animaliak eta azpitik igarotzen zuten itsasontziek zerga berezia ordaindu behar zuten.[3]
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zubia gainetik ikusita.
-
Zubia gauez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zaharra, Zubi. (1689)..
- ↑ https://web.archive.org/web/20171013224705/http://www.ondarroa.eus/eu-ES/Turismoa/MonumenIbilbide_monumentuaktos_itinerarios/Orrialdeak/Zubiak.aspx
- ↑ https://web.archive.org/web/20171013173126/https://www.clubrural.com/que-ver/vizcaya/ondarroa/sitios-interes/puente-viejo_9146
