Uholde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Uholdea Fort Waynen, 1982.

Uholdea urak normalean okupatzen ez duen eremu bat hartzen duenean gertatzen da, erreka eta ibaiek gainezka egiten dutenean, arruntetik ateratzen den itsas-mailaren igoeragatik edo tsunamiegatik.

Uholde flubialak periodikoki errepikatu diren prozesu naturalak dira, erreken aranetan lautadak sorrarazi dituztenak, non nekazaritza garatu den. Kosta inguruan itsasoaren oldarraldiek kostak zintzelatzeko eta eremu zingiratsuak sortzeko balio izan dute.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Uholde historikoak Euskal Herrian

1983ko uholdeak izan ziren oso larriak, Euskal Herrian eta bereziki Bizkaian kalte ugariak eragin zituztenak. Mungian eta inguruko herrietan Butroe ibaiak, eta Gobelak Getxon zein Berangon ere kalte handiak eragin dituzte azken urteetan.

2008ko ekainaren 1ean uholde larriak gertatu ziren Bizkaian, Getxo eta Berangon besteak beste.

2011ko azaroaren 5tik azaroaren 7ra Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako iparraldean (batez ere Baztan eskualdean) jazo ziren, ondorioz Irunen pertsona bat hil eta Derion beste pertsona bat desagertu zelarik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uholde Aldatu lotura Wikidatan