Edukira joan

Zubiurrutia

Koordenatuak: 42°40′07″N 1°49′13″W / 42.66857516°N 1.82025819°W / 42.66857516; -1.82025819
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zubiurrutia
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
UdalerriaGares
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaZubiurrutia
Posta kodea31100
Herritarrazubiurrutiarrak
Geografia
Koordenatuak42°40′07″N 1°49′13″W / 42.66857516°N 1.82025819°W / 42.66857516; -1.82025819
Distantzia23,8 km (Iruñetik)

Zubiurrutia[1][a] Izarbeibarrako Gares udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.

Erdi Aroan jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Garesko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak zubiurrutiarrak ziren.

Zubiurrutia Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Gares udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko merindadearen hegoaldeko herri hustu da.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gares udalerria, iparraldetik hegoaldera, luzera handiko udalerria izanik, klima aldatu egiten da udalerriaren gunea zein den. Horrela, hegoaldean, mediterraneo klima kontinentala nagusitzen da, eta iparraldean klima mediterraneo-azpimediterraneoa dago. Batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldean eta 13 gradukoa hegoaldean. Prezipitazioak ere nahiko aldakorrak dira 500mm batez beste hegoaldean (urteroko egun euritsuak 75 dira), eta 1.000mm iparraldean (urteroko egun euritsuak 100 dira). Udalerriko gunerik menditsuenetan 1.000mm baino gehiago jausten dira urtero.

Garesko jatorrizko landaredia ia erabat galdu da nekazaritzaren eraginaren ondorioz. Oraindik ere, arte eta haritz batzuk badaude (13 hektarea baino ez XX. mendearen amaieran), baina udalerriaren gehienean sastraka eta mota askotako zuhaixkak dira nagusi. Birlandaturiko basoen azalera nahiko handia da, 767 hektarea, eta birlandaketa batez ere Austriatik ekarritako lariziar (Pinus nigra) eta pinu beltzekin egin zen.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garesen estazio meteorologiko bat dago, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]


    Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3]

1252an, Tibalt I.a Nafarroakoak Donejakueren herriko frankoei eman zien Zubiurrutiko hiribilduaren eta Tenpleko Ordenaren aurka kalonjeak erabil zitzaten, Antso Azkarraren erregealditik egiten zuten bezala; Tenpluak eta Irantzuko monasterioak interesak zituzten bertan. XIII. mendean agustinen monasterio bat sortu zen -Sancti Spirituseko omendadoreak-.

Parrokia-eliza San Eutropioren izenpean zegoen, eta haren hondakinek iraun egiten zuten; Gareskoaren aurrekoa zen, eta hari atxiki arte iraun zuen. Kofradia bat eta ospitale bat izan zituen, 1270ean Tibalt II.a Nafarroakoaren hainbat mesede jaso zituena. 1350ean 20 su zituen, 1366an 7raino murriztuta. Karlos III.a Nafarroakoaren erregealdian, bi biztanle baino ez zeuden, eta 1416an Zubiurrutia eta bere terminoak eta Gomaziain Garesko hiribilduari eranstea erabaki zen, mugak kenduz.[4]

  1. /s̻uβ̞iurúti.a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  3. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  4. «Zubiurrutia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]