Edukira joan

Zubizabal zubia

Zubizabal zubia
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaZalduondo
Koordenatuak42°53′03″N 2°20′56″W / 42.8842°N 2.34883°W / 42.8842; -2.34883
Mapa
Ondarea
14

Zubizabal zubia Zalduondon (Araba) Erdoña eta Agurainera bideko irteeran dago, Kaltzadausi izen esanguratsua ere baduena, eta Ametzaga erreka zeharkatzen du.[1] Antzina hau zen Lizarrateko galtzadatik herri horietara zihoan bideko Zalduondo hegoaldeko irteera. Aldamenean, guruztoki bat du; biak ere eraikitako euskal ondare nabari sailkatuta daude.

Zubizabalek bi begi ditu, haietako bat zertxobait puntaduna, eta Erdi Aroan du jatorria. 1797ko iraileko Probintziako bide eta zubien plan orokorrean adierazten zen Probintziak ordaindu zuela haren konponketa, guztiz hondatuta baitzegoen, baina artean oinarri irmoak ez zituela.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) Portilla Vitoria, Micaela. (1991). Por Álava, a Compostela: una ruta europea; Del paso de San Adrián al Ebro / Micaela J. Portilla.. Diputación Foral de Álava/Arabako Foru Aldundia, 46 or. ISBN 84-7821-066-0. (kontsulta data: 2019-09-09).


Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]