Erdoña
| Erdoña | |
|---|---|
Erdoñako ikuspegia. Atzean, Aizkorri mendia. | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Donemiliaga |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°52′28″N 2°22′34″W / 42.87444°N 2.37611°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 47 (2022) |
Erdoña[1](ofizialki Ordoñana / Erdoñana) Arabako herria da, Donemiliagako udalerriko herriburua. Agurain eta Zalduondo artean kokatuta dago.
Gentilizioa, euskaraz, ordoñanar da.[2]
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Luzuriaga, Galarreta eta Zalduondo, hegoaldean Agurain, ekialdean Mezkia eta mendebaldean Zuhatzu Donemiliaga mugakide ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren izena lehen aldiz Becerro Galicanoaren 189 eta 190. folioetan agertzen da, 1025. urteko datazioa duen Donemiliagako goldean dokumentatzen da, Erdongana. <ng> letra bikote hori hurrengo dokumentuetan <nn> edo <ñ> idatziko da.[3] Bestalde, hasierako silaba, historian zehar er- eta or- aldaeretan dokumentatu da. XIV-XVI. mendeetan, izenaren hasieran, h- bat idatzi zen, eta Patxi Salaberriren ustez h- horrek euskal sustraiak izan zitzakeen.[4]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Erdoñako biztanleria |
|---|
![]() |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko
lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 3 linea ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Done Milian baseliza, herritik iparraldera dagoena, muino baten gainean.
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza.
- Herdoñana etxea.
-
Jasokundeko eliza.
-
Jasokundeko elizaren ataria.
-
Jasokundeko elizako aurpegiak.
-
Done Milian ermita.
-
Done Milian ermitako armarria.
-
Herdoñana etxearen argazki zahar bat.
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rafael Ladrón de Guevara (1952-), txirrindularia.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Erdoña - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) DICTAMEN SOBRE ORDOÑANA / ERDOÑANA. .
- ↑ «Erdoña - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Donemiliagako herriak | ||
|---|---|---|
|
Adana • Axpuru • Barria • Bikuña • Durruma • Egilatz • Erdoña • Galarreta • Luzuriaga • Mezkia • Munain • Narbaxa • Okariz • Txintxetru • Uribarri Jauregi • Zuhatzu Donemiliaga | ||

