San Lazaro eta Magdalenaren ospitalea

Koordenatuak: 42°51′30″N 2°23′12″W / 42.85821°N 2.3867°W / 42.85821; -2.3867
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Lazaro eta Magdalenaren ospitalea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAgurain
Koordenatuak42°51′30″N 2°23′12″W / 42.85821°N 2.3867°W / 42.85821; -2.3867
Map
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea39

San Lazaro eta Magdalenaren ospitalea Agurain iparraldean dagoen eraikin historikoa da (Araba), egun eginkizun hori betetzen ez badu ere. Arabako Donejakue bideko puntu honetan bat egiten zuten, batetik, Zalduondo eta Erdoñatik eta, bestetik, Araia, Iduia, Ametzaga, Egilatz eta Mezkiatik zetozen bideek.[1] Aurrealdea azken bide honetara begira du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserri itxurako eraikin honek gordetzen ditu, artean, ospitale garaiko aztarna gutxi batzuk. Mezkiatik datorren bideko aurrealdean, sarrera nagusiko arkuaren aztarnak ditu, Pizkunde berantiarrekoa eta alfizean kokatua. Lehen, armarria aurrealde horretan zegoen; gaur, berriz, Erdoñatik datorren bideko alboko paretan dago. Armarrian agertzen dira Aguraingo ikurra, uhinen gaineko dorre bat eta lehoi bat haren atarian. Ondorengoa irakur daiteke: "S. MAR: MADALENA".[1]

Barrualdea erabat berreraikia izan zen, eta bakarrik gurutze ganga baten abiaburuak antzeman daitezke bertako gela batean, Pizkunde garaikoak. Ospitale honetakoa da segur aski egun Santa Maria elizan dagoen Madalenaren tailla bat, ustez Lope de Larrea aguraindar eskultoreak moldatua eta XVII. mende hasierako dataduna itxura batean. Kapera eta erretaula bana zituen barruan, Arrizabalagako elizak 1856an lagatakoa. Orduan, eraman bide zuten Madalenaren irudia Santa Maria elizara.[1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Portilla Vitoria, Micaela. (1991). Por Álava, a Compostela: una ruta europea; Del paso de San Adrián al Ebro / Micaela J. Portilla.. Diputación Foral de Álava/Arabako Foru Aldundia, 45-49 or. ISBN 84-7821-066-0. (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]