Zumetxaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zumetxagako
San Migel baseliza
Zumetxagako baseliza00.JPG
Zumetxagako baselizaren alboko ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Mungia
Koordenatuak 43° 23′ 54″ N, 2° 49′ 27″ W / 43.398336111111°N,2.8242138888889°W / 43.398336111111; -2.8242138888889Koordenatuak: 43° 23′ 54″ N, 2° 49′ 27″ W / 43.398336111111°N,2.8242138888889°W / 43.398336111111; -2.8242138888889
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Eraikuntza XII. mendea
Elizbarrutia Bilboko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloa arkitektura erromanikoa

Zumetxagako San Migel baseliza edo soilik Zumetxaga izeneko baseliza Mungian dago, Larrauri auzoan. Baseliza Mungia eta Bakio arteko bidean kokatua dago, Jata mendiaren magalean. 215 metroko altuera du.

Baseliza hau Bizkaiko zaharrenetarikoa da, XII. mendekoa. Baseliza San Migeli eskainia dago eta erromanikoa da.

1994ko urriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zumetxagako baselizaren aurrealdea.

Irailaren 29an erromeria egiten da Zumetxagan, Zumintzako landan hain zuzen ere.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angelu zuzeneko planta bakarreko eliza, garaipenarku batean zehar luzatzen dena, irudi bereko absidean, zertxobait meharragoa. Jatorrizko guneari, geroztiko aldietan, bi portiko itxi erantsi zitzaizkion, bata, oinetan dagoena eta bestea, Ebanjelioko hegalean, azken hori neurri txikiagokoa. Buruhormaren gainean espadaina bat dago jasota. Teilatuak bi isuralde ditu. Hormak, lodiera nabarmena dutenak, ageriko hilaretan tolestaturik daude eta hegoaldetik sarrera bat dago irekita eta leiho bat absidean, bi baoak estilo erromanikoko puntukoak, halaber, gutxi gorabehera XII. mendean egin zen jatorrizko fabrika baino geroagoko bi sarrera ere bai.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa