Zumitz (gaztagintza)
Itxura
- Artikulu hau gaztagintzako ontziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zumitz (argipena)».

Zumitz edo gazta-zumitza, edo gaztanontzi mota bat da, artzainek gazta egiteko erabili ohi duten ontzia.
Iberia iparraldean duela lau milurteko aztarnak aurkitu izan dira, ontzi hauek erabili izan direla iradokitzen dutenak[1].
Zumez edo beste zur batzuekin egina izan ohi zen, baina erabili izan dira baita ere zeramikoak, eta 20. mendetik aurrera, baita metalezkoak eta plastikoak ere[2]. Euskal Herrian gehienbat egurrezkoak erabili izan dira (pagoa, haritza, gaztainondoa eta abar), eta formaz zilindrikikoak[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ANTECEDENTES HISTORICOS DEL QUESO EN CASTILLA Y LEON / Marcos Minguez, María Jesús | Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes» www.cervantesvirtual.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ «zumitz - Orotariko Euskal Hiztegia bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
- ↑ Domingo, Itxaso; Telleria, Laura; Atxa, Ariane; Campillo-Robles, Jose Miguel. (2019-05-02). «Gaztagintzako prentsaketa-teknikak: gure arbasoetatik gaur egunera arte» Ekaia. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria 0 (35) doi: . ISSN 2444-3255. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).