Edukira joan

Zuzeneko album

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oskorri 2008n, Bilboko Musika Bandarekin emandako kontzertuaren ostean.

Zuzeneko albuma (ingelesez: Live album) musika-disko bat da, zuzeneko kontzertu batean, publiko aurrean grabatutako abestien sorta batekin.

Hainbat pistatan grabatzen da, eta horren emaitza da grabazio master bat, gero birmasterizatua eta, azkenik, merkatuan argitaratua, zigilu diskografiko baten bidez. Formatu guztientan izan daiteke argitalpena: kasete, VHS, irudiekin, CDarekin, DVDarekin, binilozko diskoarekin edo deskarga jarraituko banaketarekin batera.[1]

Soinuaren kalitatea ez da estudioko albumaren parekoa baina, bestetik, naturaltasun handiago jasotzen du, baita ere publikoaren berotasuna zein kontzertuan gertatutako pasadizoak.[2] Zenbait kasutan benetako dokumentu historikoak izan daitezke.

Zuzeneko album ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Benny Goodman, The Famous 1938 Carnegie Hall Jazz Concert, 1950ean argitaratuta.
  • Lluís Llach, Barcelona. Gener de 1976. Disko hau ezaguna egin zen jasotzen ziren aldarrikapen politikoei esker.
  • Urko, Hemen gaude, 1977an plazaratuta. Disko hura Donostiako Antzoki Zaharrean grabatu zen, eta euskaraz zuzenean grabatutako lehen diskoa izan zen.
  • Errobi, Bizi bizian, 1978an plazaratuta.
  • Eric Clapton, Unplugged (1992).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]