Baikortasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
«Edalontzia erdi hutsik edo erdi beteta dago?» galdera hori pertsona batek jarrera ezkorra edo baikorra duen zehazteko egiten da.

Baikortasuna egoera baten alde ona ikusteko jarrera da. Etorkizuneko gertaerek emaitza positiboa ekarriko dutelako sinesmena ere bada. Gehiegizko baikortasuna irrazionala izan daiteke eta nekez beteko ez diren aukeretan oinarritzen denean ameskeriatzat jotzen da.[1]

Kontzeptua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Optimismoa jarrera psikologiko eta filosofikoa da, artean isla ere baduena. Era moderatuan, giza pentsamenduak erakutsi du ona dela gizabanakoaren osasun fisiko eta psikologikoa babesteko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Optimismo hitza latinezko optimum hitzetik dator: "onena".[2] Terminoa lehen aldiz Gottfried Wilhelm Leibniz filosofo alemanak erabili zuen Jainkoaren ontasunari, gizakiaren askatasunari eta gaizkiaren jatorriari buruzko Teodicearen saiakeran (Amsterdam, 1710); haren arabera, bizi garen mundua izan daitekeen mundurik onena da. William Godwin, Ralph Waldo Emerson eta Friedrich Nietzsche filosofoek antzeko jarrera dute, zenbait ñabardurarekin. Bestalde, mugimendu espiritual batzuen espiritua, hala nola Errenazimentua eta Ilustrazioa, optimista eta fedeaz betea izan zen gizakiarengan eta haren ahalmenetan, Erdi Aroa eta Barrokoa bezalako garai kontrajarri eta ezkorren aurrean.

Ikuspuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baikorra eta ezkorra, Vladimir Makovsky margolariaren koadroa, 1893

Ikuspuntu filosofikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofiaren ikuspegitik, optimismoa da mundu posiblerik onenean bizi garela adierazten duen doktrina, zenbait filosofiarekin bat datorren zerbait da:

Ikuspuntu artistikoa eta literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinturan eta literaturan, baikortasunaren eta ezkortasunaren arteko aurkakotasuna Heraklito eta Demokrito topikoan adierazten da. Filosofo horiek ezkortasuna eta baikortasuna adierazten dituzte negarrez eta barrez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «BAIKORTASUNA - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).
  2. El optimismo y la importancia de creer en ti

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: baikortasun .