École pratique des hautes études
Itxura
École pratique des hautes études (EPHE) Parisko ikasketa aurreratuen erakundea da, baina ez unibertsitatea zentzu klasikoan.[1]
EPHE 1868ko uztailaren 31n sortu zen Victor Duruy Frantziako Hezkuntza ministroaren dekretu baten bidez eta eskola handietako bat da. Ideia nagusia ikasleak ikerketarako prestatzea zen, ikerketa praktikan parte hartuz. Ez zen diplomarik eskatu edo eman.[2]
Erlijio ikasketetan eta historian dituen diplomak munduko onenen artean daude.
EPHEk etengabe prestatzen ditu mundu mailako adituak asiar eta islamiar ikasketetan eta, horien artean, alor horietan espezializatutako inbertsio bankari, diplomatiko eta ofizial militarrak.[3]
Lizentziatu ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anne Brenon, Frantziako historialari, idazle eta ondarearen kontserbatzailea da. Haren espezialitate nagusia katarismoa da
- Victor Loret, frantziar egiptologo eta naturalista bat izan zen
- Marcel Mauss, Frantziako etnologiaren aitatzat hartzen da
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |