Marcel Mauss
Marcel Mauss | |||
---|---|---|---|
1924 - 1927 - Lucien Lévy-Bruhl → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Épinal, 1872ko maiatzaren 10a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Paris, 1950eko otsailaren 10a (77 urte) | ||
Hobiratze lekua | Bagneuxko hilerria | ||
Familia | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Bordeleko Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | doktoretza | ||
Tesi zuzendaria | Émile Durkheim | ||
Doktorego ikaslea(k) | André Leroi-Gourhan | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Octave Hamelin Émile Durkheim | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, soziologoa, etnologoa, antropologoa, katedraduna eta filosofoa | ||
Enplegatzailea(k) | École pratique des hautes études Collège de France (1931 - 1942) | ||
Influentziak | Émile Durkheim | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa | ||
Marcel Mauss (Épinal, Lorrena, 1872ko maiatzaren 10a – Paris, 1950eko otsailaren 10a) Frantziako etnologiaren aitatzat hartzen da. Émile Durkheimen iloba eta ikaslea, L'Année Sociologique delakoan lanean aritu zen aldizkaria sortu zenetik 1898an, eta haren zuzendaria izango zen 1917tik aurrera. Maussen lanik ezagunena Dohaia da, “herri zibilizatugabeen” arteko elkarrekikotasuna eta oparien ekonomia aztertzen duena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marcel Mauss Épinalen jaio zen, Frantziako ipar-ekialdean, jatorri alemaniarra zuen familia burges judu fededun batean. Gaztea zela tradizio juduaren aurka azaldu zuen. Bordeleko unibertsitatera joan zen Filosofia ikasketak egitera, haren osaba, Emile Durkheim irakasle aritzen zen lekura. Honek eragin handia izango zuen Maussen prestakuntza intelektualean.
1893an letratako lizentziatura lortu zuen eta 1895ean filosofiako agregazioa, bigarren hezkuntzako irakaslea izateko behar zuen titulazioa. Institutu batean irakasten hasi beharrean, Parisko Unibertsitatera joan zen Historia, Filologia eta Erlijio erkatua ikastera, Sanskritoa bereziki. École Pratique des Hautes Études-en diploma lortu ondoren, 1897-1898 urteetan Holandako eta Ingalaterrako hainbat unibertsitatera joan zen ikasketak egitera, horien artean Oxford-era non Edward Tylor, antropologiaren sortzailetzat hartzen dena, irakasle aritzen zen.
1897an L'Année Sociologique aldizkaria sortu zuen Durkheimek hainbat ikasleren laguntzaz, horien artean Marcel Mauss. Aldizkari honetako hainbat kide bezala, Mauss sozialista militantea zen. Dreyfus aferan horren alde azaldu zen sutsuki, hasiera-hasieratik. Oso gaztea zelarik aldizkari ezkertiarretan edizioan lagundu zuen.
Mauss-ek filosofia Budista eta Hinduista irakatsi zuen Parisko Unibertsitatean 1900 eta 1902 urteen artean, École pratique des hautes études-en erlijio-zientzien saileko 'herri zibilizatu gabeak eta erlijioaren historia' katedra lortu zuen arte; garai honetan etnografiari buruz hasi zen idazten gero eta gehiago, haren lanek gaur egun antropologia esaten diogunaren antza hartuz. Lehen Mundu Gerra izugarria izan zen Mauss-entzat. Haren lagun eta lankide asko hil ziren, bai eta Durkheim bera ere gerra amaitzear zegoenean. Gerraostea ere zaila izan zen politikoki Maussentzat. Durkheimek Frantzia osoko curriculumetan aldaketak eragin zituen, baina hura hil ondoren haren jarraitzaileen aurkako kontraerasoa piztu zen.
Durkheimen hainbat jarraitzaile bezala, Mauss administrazioan babestu zen. Osabaren ondarea zaintzeko asmoz, 1924an, Institut Français de Sociologie eta 1926an Institut d'Ethnologie sortu zituen.
Azken honetan etnografia irakatsi zuen 1939ra arte. Etnologiako ikasgai hauekin guztiekin bilduma bat osatu zuen 1947an argitaratu zena: Manuel d’Ethnologie. 1931etik 1939ra Collège de France-ko Soziologiako katedraduna izan zen.
Maussek ez zuen tokian tokiko lanik egin, baina bai haren ikasleek. Etnologiari buruz zituen teoriak eta metodoak zenbait antropologo handirengan eragina izan zuten, alegia, Claude Lévi-Strauss, A.R. Radcliffe-Brown, Bronislaw Malinowski eta Edward Evans-Pritchard. Mauss bizi izan zen artean sozialki militantea izan zen. Hainbat aldizkariren sorkuntzan hartu zuen parte: le Populaire 1916an, l'Humanité Jean Jaurès-ekin 1925ean eta le Mouvement Socialiste, azken honetan Georges Sorel-ekin batera. Bakezale amorratua, kemenez borrokatu zuen antisemitismoaren eta arraza-politiken aurka Bigarren Mundu Gerra piztu baino lehenago. 1950eko otsailaren 10ean hil zen Parisen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcel Mauss |
- (Frantsesez) Marcel Maussen lanak eskuragai