Élodie Bouchez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Élodie Bouchez

Bizitza
JaiotzaMontreuil1973ko apirilaren 5a (51 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Ezkontidea(k)Thomas Bangalter
Hezkuntza
HeziketaParis Nanterre Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0001965 Allocine: 8571 Allmovie: p195286
Discogs: 166722 Edit the value on Wikidata

Élodie Bouchez (Montreuil, 1973ko apirilaren 5a - ) frantziar aktorea da, emakumezko aktore onenaren César Saria irabazitakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montreuilen jaioa, Saint Thomas d 'Aquin institutuan ikasi zuen. Gero, Paris-Nanterreko Unibertsitatean arte dramatikoa ikasi zuen. Dantzari gisa hasi zen, baina Serge Gainsbourgen Stan the Flasher eta Christine Lipinskaren Le Cahier volé filmetan lan egin ondoren zinemaren alde egin zuen. Thomas Bangalterrekin ezkonduta dago, Daft Punk Frantziako musika elektronikoko bikoteko kidearekin. Bi seme-alaba ditu: Tara-Jay eta Roxan.

Andre Téchinék Le Péril jeune filmean bere talentuaz jabetu zen, eta Les Roseaux sauvages pelikularen rol nagusietako bat eskaini zion. Film horri esker 1995ean Emakumezko errebelazio aktore onenaren César saria erdietsi zuen. Filmaren aurkezpenean, Stéphane Rideau eta Gaël Morel ezagutu zituen, zeinekin 1996an À toute vitesse filmeko hirukote protagonista osatuko zuen.

Bere interpretazio erregistroa nahiko zabala da: Graham Guiten Clubbed to Death (Lola) filmean pertsonaia mutu bat egiten du, Le ciel est à nous filmean drogazale bat, eta 1997an Louise (take 2) bezalako ekoizpen independenteetan ere parte hartu zuen. 1998an, Érick Zoncarekin La Vie rêvée des anges-en protagonismoa partekatu zuen, biek 1998ko Canneseko jaialdiko emakumezko emanaldi onenaren saria jaso zutelarik.

1999an, Jean-Marc Barr lankidearekin lan egin zuen, eta J'aimerais pas crever un dimanche (1998) filmatzen ezagutu zuen. Barren (eta Pascal Arnolden) zuzendaritzapean, Bouchez Lovers, Too Much Flesh (Barrekin) eta Being Light filmetan agertuko da, "Trilogie de la liberté" izenekoa osatzen duten hiru filmetan.

2000. urtean, Estatu Batuetan hasi zuen bere ibilbidea Shooting vegetarians filmarekin. Geroago, CQn agertu zen, 2000. urtean Cannesen aurkeztutako Roman Coppolaren lehen filma, eta 2003an America Brownen. Ez zuen zinema frantsesa alde batera utzi, eta Olivier Dahanen Le Petit Poucet eta Brice de Nice ekoizpenetan agertu zen 2005ean.

The L Word bezalako telesailetan ere agertu zen, baina Alias telesaileko Renée Rienne soldatapeko hiltzailea antzeztuz telebistako bere paperik ezagunetako bat egin zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]