Compton's kafetegiko istiluak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Compton's kafetegiko istiluak
Irudia
Map
MotaLGBT+ protest (en) Itzuli
Data1966ko abuztua
KokalekuTenderloin (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Compton's kafetegiko istiluak San Frantzisko hiriko Tenderloin barrutian gertatu ziren 1966ko abuztuan. Ameriketako Estatu Batuetako historian LGBT mugimenduarekin lotutako lehendabiziko istiluetako bat izan zen, 1969an New Yorken jazo ziren Stonewalleko istilu entzutetsuak baino askoz lehenago.

Istiluen sorburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkadan Compton's kafetegiko langileak poliziari deika hasi ziren bertan bildu ohi ziren pertsona transgeneroen aurkako neurriak har zitzaten. Atxiloketen aurrean, komunitate transgeneroak piketea egin zuen. Piketeak arrakastarik izan ez bazuen ere, oso gertaera garrantzitsua izan zen. Hain zuzen ere, transgeneroen aurkako poliziaren indarkeria salatzen zuen lehendabiziko manifestazioetako bat izan zen.[1]

Istiluen lehenengo gauean, Compton'seko langileek polizari hots egin zioten bezero transgenero batzuk iskanbila egiten hasi zirenean. Poliziakide batek emakume transexualetako bat atxilotzera zihoala, transexualak poliziari kafe-edaria bota zion aurpegira. Horrek liskarra leherrarazi zuen eta platerak eta altzariak jaurti zizkioten elkarri. Ondorioz, kafetegiko erakusleihoa hautsi zen.

Hurrengo gauean, pertsona gehiago elkartu ziren kafetegiari piketea egiteko, pertsona transgeneroak kafetegian sartzea debekatuta zeukatelako. Hautsitako erakusleihoaren ordez jarri zuten berria hautsi zuten berriro ere.

Istiluen ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felicia Elizondo aktibista Compton's kafetegiko istiluen 50. urtemuga-eguneko ekitaldian.

Istiluak inflexio-puntua izan ziren LGBT komunitatearentzat. Izan ere, gizarte, psikologia eta medikuntza alorretan transgeneroentzat laguntza-zerbitzuak eskaintzen zituen sarea eratu zen. Ondotik, National Transsexual Counseling Unit (Transexualentzako Aholkularitza Unitate Nazionala) sortu zen 1968an, era horretako munduko lehen erakundea.

2005. urtean Screaming Queens: The Riot at Compton’s Cafeteria dokumentala egin zen, istitluetako parte-hartzaile zenbait lekukotasunekin.[2]

2016ko abuztuan hainbat ekitaldi egin ziren istiluen 50. urteurrena ospatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The Screaming Queens: The Riot at Compton's Cafeteria» Tenderloin Museum 2017-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  2. (Ingelesez) «Screaming Queens: The Riot at Compton's Cafeteria | ITVS» itvs.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]