Álvaro Pombo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Álvaro Pomboren erretratua

Álvaro Pombo García de los Ríos (Santander, 1939ko ekainaren 23a) espainiar narratzaile, saiakeragile eta olerkaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat genero landu ditu, besteak beste olerkia, Protocolos (1973, Protokoloak), Variaciones (1977, Bariazioak) eta Hacia una constitución poética del año en curso (1980, Urte honen osaera poetiko baterantz) lanetan esaterako. Baina ospe gehien eman dion generoa fikziozko prosa da, zalantzarik gabe. Genero horretan azpimarratzeko lanak ditu Relatos sobre la falta de substancia (Funsgabetasunari buruzko kontakizunak), El parecido (Antza), El hijo adoptivo (Sasiko semea), Los delitos insignificantes (Delitu hutsalak), Telepena de Celia Cecilia Villalobo (Celia Cecilia Villaloboren telepena), etab. Zenbait sari irabazi ditu, adibidez Kritikaren Saria 1991n, El metro de platino iridiado (Platino iridioztatuzko metroa) obrarekin, eta Narratibako Sari Nazionala handik sei urtera, Donde las mujeres obrarekin. Hain zuzen ere, zaletasun handia erakutsi izan du beti emakumeak protagonista dituen narratibarako (batez ere erdi-mailako klaseko espainiar emakumeekiko), eta ezaugarri aipagarria du, orobat, azken urteetako lanetan ahozko literaturatik harturiko baliabideak erabili izana bere pertsonaien hizkera aditzera emateko; hala ere, horrek ez du bere diskurtsoa deuseztatu edo hutsaldu, bikain asmatu baitu lagunarteko hizkera eta bere diskurtsoaren azalpena uztartzen. 2004. urtean Espainiako Errege Akademian sartu zen. 2006. urtean Planeta Saria irabazi zuen "La fortuna de Matilda Turpin" eleberriarekin. Azken urteetan Unión Progreso y Democracia (UPyD) alderdiaren laguntzailea da, eta 2008. urteko hauteskundeetan Madrilgo Erkidegoko Senaturako hautagai-zerrendan lehenengoa izan zen, baina ez zuen senatari-akta eskuratu. 2011. urteko hauteskundeetan berriz aurkeztu zen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Relatos sobre la falta de sustancia (1977)
  • Los delitos insignificantes (1980)
  • El héroe de las mansardas de Mansard (1983) Herralde Eleberri Saria
  • El hijo adoptivo (1984).
  • El parecido (1986)
  • El metro de platino iridiado (1990) Kritikaren Saria
  • Aparición del eterno femenino contada por S. M. el Rey (1993)
  • Telepena de Celia Cecilia Villalobo (1995)
  • Vida de San Francisco de Asís (1996)
  • Donde las mujeres (1996) Narratibako Sari Nazionala
  • Cuentos reciclados (1997)
  • La cuadratura del círculo (1999) Fastenrath Saraia
  • El cielo raso (2001) Fundación José Manuel Lara Saria
  • Una ventana al norte (2004)
  • Contra natura (2005)
  • La Fortuna de Matilda Turpin (2006) Planeta Saria
  • Virginia o el interior del mundo (2009)
  • La previa muerte del lugarteniente Aloof (2009)

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Protocolos (1973)
  • Variaciones (1977) El Bardo Saria
  • Hacia una constitución poética del año en curso (1980)
  • Protocolos para la rehabilitación del firmamento (1992)
  • Protocolos, 1973-2003 Poesías completas (2004)
  • Los enunciados protocolarios (2009)

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alrededores (2002)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Álvaro Pombo Aldatu lotura Wikidatan