Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia
| Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia Unión, Progreso y Democracia (UPyD) |
|
|---|---|
| Bozeramailea | Rosa Díez |
| Sorrera | 2007 |
| Egoitza nagusia | Madril |
| Ideologia politikoa | progresista, transbersalista, laizista eta espainiarra ez den nazionalismoen aurkakoa[1][2] |
| www.upyd.es | |
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (Unión, Progreso y Democracia gaztelaniaz), UPD gisa ezagutua, estatutuen arabera UPyD, Espainiako alderdi politiko bat da. Espainiako Barne Ministerioko alderdien erregistroan 2007ko irailaren 6an erregistratu zuten.
Alderdiaren bultzatzaileak Aski da! taldearen barnean sortutako Plataforma Pro-n antolatu ziren, alderdia sortzeko bidean. Bultzatzaile gehienak Euskal Herrikoak dira, hala nola: Fernando Savater, Rosa Diez edo Carlos Martinez Gorriaran.
Alderdiaren bultzatzaileen arabera, alderdia "antinazionalista" eta "aniztasunaren aurkakoa" da.[2] Abertzaletasunaren aurkako jarrera argia du, beraz. Halaber, Espainiako Konstituzioaren erreforma eskatzen dute, Espainian zentralismoak indar handiagoa izan dezan.
[aldatu] Erakundeetan
- Bost diputatu Espainiako Kongresuan.
- Zortzi diputatu Madrilgo Biltzarran.
- Legebiltzarkide bat Eusko Legebiltzarrean.
- Europarlamentari bat.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ «UPyD es un partido progresista, laico y liberal» (Gaztelaniaz), DiarioSur, http://www.diariosur.es/20071130/ceuta/rosa-diez-upyd-partido-20071130.html. Noiz kontsultatua: 2010-02-09
- ↑ a b (Ingelesez) Catalonians vote for more autonomy, http://edition.cnn.com/2006/WORLD/europe/06/18/catalonia.vote/index.html. Noiz kontsultatua: 2010-02-09
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Alderdiaren webgune ofiziala
| Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak | ||
|---|---|---|
|
Legebiltzarrean ordezkapena duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: Nafarroako alderdi politikoak |
||