Áras an Uachtaráin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Áras an Uachtaráin egoitzarako sarrera, Phoenix Parketik ikusita.
Irlandar lehendakaritza dolu egun batean bandera masta erdian duela

Áras an Uachtaráin (euskaraz Lehendakaritza izango zen bere izendapen parekidea) Irlandako Errepublikako presidentearen egoitza ofiziala da. Irlandako Errepublikako Lehendakari edo Presidentearen irlanderazko izendapen parekidea Uachtarán na hÉireann da (Irlandako Lehendakaria). Jauregi hau Dublingo ipar-mendebaldean den Phoenix Parkean kokatzen da.

Nathaniel Clements, parkeko zaintzaile eta arkitektura zaleak XVIII. mendean etxebizitza hau diseinatu zuen. Eraikuntzaren ondoren, Áras an Uachtaráin hiru agintari moten bizilekua izan da, honela Irlandako historia konplexua isladatuz: lehenik Irlandako Erresumaren Lord-Lieutenant britaniarraren bizileku izan zen, ondoren Gobernadore Nagusiarena, eta gaur egun Irlandako Erepublikaren Lehendakariarena.



Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Áras an Uachtaráin Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 53°21′35″N 6°19′03″W / 53.359676°N 6.31745°W / 53.359676; -6.31745