Çörek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Çörek
gozogintza
Historia
JatorriaTurkia
Çörek batzuk Istanbuleko gozodenda ospetsu batean.
Çörek mota desberdinak Ankarako ogidenda batean.

Çörek Turkiako sukaldaritzako gozogintzako produktua da, gari-irinez, legamiaz, gurinez edo olioz eta arrautzez egina. Barietate gozo eta gaziak ditu.[1]

Etimología[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Çörek turkiera zaharra bat da. Ogia esan nahi du. Produktu honen ezagutzen den erreferentzia zaharrena 1070ekoa da.[2] Otomandar Inperioan egon ziren herrialdetan antzeko hitzak aurkitzen ditugu: tsoureki grezieraz, choreg armenieraz.

Barietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turkian Çörek mota asko egiten dira. Hauek dira ezagunenak:

  • Haşhaşlı çörek,
  • Tahinli çörek,
  • Ay çöreği
  • Paskalya çöreği.

Gozoak diren barietateak almendren xaflekin apaintzen dira. Gaziak nigella edo çörekotu haziekin, literalki 'ogi belar' turkieraz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Davidson, Alan (2014). The Oxford Companion to Food. Oxford Companions Series. Oxford University Press. ISBN 9780199677337.
  2. http://www.etimolojiturkce.com/kelime/%C3%A7%C3%B6rek

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]