Legamia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Legamia
Saccharomyces cerevisiae espezieko legamia
Saccharomyces cerevisiae espezieko legamia


Sailkapen zientifikoa
Domeinua: Eukaryota
Erreinua: Fungi
Azpibanaketa

Legamia izenez hainbat onddo mikroskopiko ezagutzen dira, karbohidratoen hartzidura egiteko gai direnak.

Hainbat edari sortzeko erabiltzen dira: garagardoa, ardoa... eta baita elikagaietan, ogia delarik garrantzitsuena. Gozogintzan ere oso erabiliak dira.

Legamiaren mikroargazki bat
Legamia sukaldean erabiltzeko moduan

Saccharomyces cerevisiae espezieko milioika legamia (onddo mikroskopiko zelulabakarrak) deshidratatu ondoren geratzen den hauts lehorra da garagar-legamia.

Legamia horiek guztiak izugarri ugaritzen dira garagardoaren ekoizpenean eta, ondoren, garagardo horren heltze- eta biltegiratze-prozesuan, tankearen azpialdean pilatzen dira. Horiek garbitu eta lehortu ondoren, prest dago gehigarri dietetikoa kontsumorako. Garagardotik lortua bada ere, ez du alkoholik.


Garagar-legamian proteinak dira nagusi, horietatik % 33 kalitate biologiko altukoak, eta aminoazido esentzial guztiekin.


Bitaminei dagokienez, baditu B taldearen bitaminak, baita B12 bitaminaren kantitate txiki bat ere. Azken hori animalia-jatorriko produktuetan soilik topatzen da; hori dela eta, begetarianoentzat osagarri egokia da.


Kaltzioaren xurgapenean parte hartzen duen D bitamina ere badu. Beraz, osteoporosi-arazoak dituztenek esneari garagar-legamia apur bat gehituta, kaltzio gehiago xurgatuko lukete.


Gatz mineral gehienak ditu, gehixeago edo gutxixeago, baina nabarmentzekoak dira burdina, selenioa (antioxidatzailea eta minbiziaren aurkakoa) eta kromoa (diabetearen eta arterosklerosiaren aurkakoa).


Ez du ia koiperik, baina koipeen familiako azido alfa-lipoikoa du, antioxidatzaile indartsua. Azido alfa-lipoiko horren estraktuak gehigarri gisa erabiltzen dira HIESaren tratamentuan, antioxidatzailea, bizigarria eta immunitate-sistemaren estimulatzailea delako.

Legamiak onddo zelulabakarrak dira, Ascomycota klasean ez ezik, baita Basidiomycota klasean ere daudenak. Zelulabakarrak izan arren, sarritan harizpiak eratzen dituzte.

Legamien artean Saccharomyces cerevisae da ezagunetariko bat. Onddo hau anaerobioa da (oxigenorik gabe bizi daiteke) eta hartzidura alkoholikoa burutzen du. Hartzidura hori hainbat prozesu industrialetan aplikatzen da, hala nola garagardoa, ardoa eta ogiaren ekoizpenean.

Legamia gutxi batzuk giza-patogenoak dira. Talde horretan Candida generoa azpimarratu behar da, kandidiasi izeneko gaitzaren eragilea.

Legamiek ugalketa asexuala (gemazioaren bidez) ugalketa sexualarekin (askospora edo basidiosporen bidez) txandakatzen dute.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Legamia Aldatu lotura Wikidatan