Ankara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ankara

Ofiziala Ankara
Estatua TurkiaTurkia
Alkatea Melih Gökçek
Ordu eremua UTC+2 (udan UTC+3)
Koordenatuak 39°52′N 32°52′E / 39.867°N 32.867°E / 39.867; 32.867Koordenatuak: 39°52′N 32°52′E / 39.867°N 32.867°E / 39.867; 32.867
Ankara is located in Turkia
Ankara
Eremua 2.516 km2
Garaiera 938 [1] m
Posta kodea 06x xx
Biztanleria 4.319.167 bizt.
Dentsitatea 1.716,68 bizt./km²
www.ankara.bel.tr www.ankara.bel.tr/ www.ankara.bel.tr

Ankara[2] Turkiako hiriburua da eta bigarren hiririk handiena da, 5.130.000 biztanlerekin, Istanbulen ondoren.

Denboran zehar izen ezberdinak izan ditu. Honela garai klasikoan Áŋkyra deitzen zen, erromatarren garaian Ancyra eta 1930 arte Angora edo Engürü.

Hiritik Enguri Su ibaia igarotzen da, eta mendixka batean kokatuta dago.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Ankara Brontze Aroan sartu zen historian, Hatti zibilizazioa agertu zenean. K. a. XX. mendean, hititak iritsi ziren eskualdera eta, geroago, frigiarrak, lidiarrak eta pertsiarrak. III. mendean, galata izeneko leinu zeltak hiriburua bertan kokatu zuen. erromatarrek hiria konkistatu zuten eta, geroago, bizantziarren kokapen garrantzitsu izatera igaro zen. 1071an, Alpaslan sultan seljukidak hiria hartu eta XX. mendea arte iraun zuen aginte seljukida eta otomandarra hasi zuen.

Turkiako Errepublika estatu modernoa sortzean, Ankara herri txiki bat baino ez zen, 15.000 biztanle ingurukoa. Hala ere, hiriburu izendatu zuten, garai hartan Istanbul aliatuek hartua baitzuten 1919-1922 artean. Turkiako Independentzia Gerra amaitzean, 1923ko urriaren 13an, Ankara hiriburu izaten jarraitu zuen, errepublikaren sortzaile zen Mustafa Kemal Atatürk-en nahiari jarraituz. Horrela, Istanbulen ahultasun geoestrategikoa saihestu nahi zuen, hiriburu berria estatu eremuaren erdigune geografikoan kokatuz. 1930eko martxoaren 28an, hiriak antzinako Angora izena ordezkatu zuen, gaurkoa hartuz.

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Erreferentziak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Ankara


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak