Île de la Cité

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Parisko Notre-Dame katedralaren eta Île de la Citéren ikuspegia

Île de la Cité izeneko uhartetxoa, Sena ibaian dago, ibai hau, Frantziako hiriburu den Parisen bihotzetik igarotzen denean.

[aldatu] Historia

1771ko irudia

K. a. 52an, Julio Zesar eta Vercingetorixen arteko gerran, parisiarren tribu zeltiar txikia, uharte honen inguruan bizi zen. Denbora luzez pentsatu zen parisiarrak Île de la Citén ezarri zirela. Gaur egun, historialariek, beste hipotesi batzuk balizkoago jotzen dituzte. Hain zuzen ere, parisiarrak, ondo ezarri izango ziren urrutiago, Senaren ibaiadarra den Bièvre ibaiaren itsasoratzean, edo baita gaur egun, desagertuta dagoen uharte batetan ere, baita Bièvre ibaiaren itsasoratzeak eratutako penintsulan ere, ibaiaren ezkerreko ertzean (Ezkerraldeko ertza).

Parisko gune guzti hau, uholdegarria edo zingiratsua zen, beranduago Le Marais (Padura) deituriko gunea bezala, eta uhartea bera, 1197an erabat hondoratu zen.

[aldatu] Monumentuak

Erdi Aroko hiru monumentu mantentzen dira oraindik Île de la Citén:

Bertan, beste honako hauek ere daude.

Île de la Citék, zenbait interesgune ditu: Vert-Galant (mendebaldeko muturrean dagoena), Joan XXIII (Notre-Dame inguruan) eta Dauphine (Justizia Jauregiaren atzean) plazak, eta hiriko lore azoka.