Čakovec

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Čakovec

Čakovec
bandera

armarria

Estatua KroaziaKroazia
Probintzia Međimurje eskualdea
Koordenatuak 46°23′9″N 16°26′0″E / 46.38583°N 16.43333°E / 46.38583; 16.43333Koordenatuak: 46°23′9″N 16°26′0″E / 46.38583°N 16.43333°E / 46.38583; 16.43333
Čakovec Kroazia-n dago
Čakovec
Eremua 72.8 km2
Biztanleria 27.227 bizt. (2011)
Dentsitatea bizt./km²
http://www.cakovec.hr


Čakovec (hungarieraz Csáktornya, alemanieraz Csakathurn) Kroaziako Međimurje eskualdeko hiriburua da.

Historia [aldatu]

Estrabonek dioenez I. mendean Aquama (Ur hiria) izeneko herria zegoen bertan. Herri hau legionario erromatarren postu militarra izan bide zen.

Dimitrius Csáky kondeak ematen dio izena herriari. XIII mendean gotorleku bat eraiki zuen Čakov toranj (kroazieraz "Csákyren dorrea"). 1547an Nikola Šubić Zrinski bihurtu zen lurraldearen jabe eta bere familia bertan izan zen XVIII menderarte. Čakovecko alde zaharrari gaur egun Stari grad Zrinskih esaten zaio.

XVIII eta XIX mendeak ordea gogorrak izan ziren hiriarentzat, bi lurrikara (1738 eta 1880) eta sute bat (1741) jasan baitzituen. 1848an Josip Jelačićek hungariarrak bidali eta Međimurje eskualdea Kroazian sartu zuen. Hala ere berriz ere Hungariara pasa zen 1918an kroaziarrek berreskuratu zuten arte. Gaur egun iparralderen dagoen eskualdea da.

Ondasun nabarmenak [aldatu]

  • Zrinski hiri zaharra (Stari grad Zrinskih) eta parkea (Perivoj Zrinskih)
  • San Nikolas eliza (Crkva Svetog Nikole)
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Čakovec