Nagykanizsa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nagykanizsa

Nagykanizsa
Izen ofiziala Nagykanizsa
Estatua HungariaHungaria
Konderria Zala konderria
Alkatea István Marton (FIDESZ)
Koordenatuak

46°27′00″N 16°59′00″E / 46.45000°N 16.98333°E / 46.45000; 16.98333Koordenatuak: 46°27′00″N 16°59′00″E / 46.45000°N 16.98333°E / 46.45000; 16.98333

Nagykanizsa non dagoen adierazten duen Hungaria-ko/-go/-eko mapa
Nagykanizsa
Eremua 148,40 km²
Biztanleria 50.540 bizt. (2009)
Dentsitatea 340,57 bizt./km²
[www.nagykanisza.hu www.nagykanisza.hu]

Nagykanizsa (alemanez Großkirchen, Groß-Kanizsa, kroazieraz Kaniža, turkieraz Kanije, serbieraz Velika Kanjiža edo Велика Кањижа) Hungariako Zala konderriko hiri bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanizsa izena eslabiar hizkuntzako Knysatik dator, "printze baten jabetzakoa" esan nahi duena. Lehen aldiz 1245ean aipatu zen. Kanizsai familia nobleak laukiluze formako gaztelu bat eraikiarazi zuen Kanizsa ibaiaren uhartexka batean. Hiriak eta gazteluak euren garairik oparoena XVI. mendearen hasieran izan zuten, Kanizsa Italia eta Estiriarekin komertziogune bihurtu zenean.

Szigetvár eta Kanizsa Hungariako hegomendebaldeko gotorleku nagusiak bihurtu ziren. Otomanda armadak 1571n gaztelua hartu zuenean, biztanleek hiritik ihes egin zuten. Gaztelua vilayato baten egoitza bihurtu zen 1690 arte. Hiriak bere garrantzi estrategikoa galdu zuen otomandarrak handik joan ondoren, eta Vienako Gerra Kontseiluak, 1702an gaztelua botarazi zuen. XVIII. mendearen hasieran, jaunek alemaniarrak, kroaziarrak eta serbiarrak etorarazi zituzten hiria birpopulatzeko.

1765ean, Luis Batthyány Hungariako nadorrak eskolapioak eskola bat eta unibertsitatea ireki zitzaten gonbidatu zituen. Transdanubiako lehen negozio eskola Nagykanizsan ireki zen, eta 1895ean Unibertsitate bihurtu zen. Unibertsitate honetako ikasle izan zirenetako asko ospetsu egin ziren, Benedek Virág, Pál Király, Ferenc Déak, Károly Kaan, Sándor Hevesi eta Ferenc Mező kasu.

Nagykanizsak garapen biziko fase berri bat hasi zuen 1860ko hamarkadan. Nagykanizsa Viena, Rijeka eta Budapestekin lotzen duen trena garai hartan eraiki zen. Industria eta banketxeak garatu ziren: lau banketxe erregionalek, Austriar-Hungariar banketxe batek eta Anglo-Hungariar banketxe batek bulegoak ireki zituzten hiri honetan. Telefono linea 1895ean inauguratu zen. Urte horretan ospitale bat ere inauguratu zen.

Zenbait kuartel eraiki ziren Lehen Mundu Gerran. Honek, ur banaketa sare bat eraikitzea beharrezko egin zuen. Kanizsa hiri moderno bihurtu zen, estoldegi batekin eta asfaltatutako errepideekin. Alabaina, Bigarren Mundu Gerra amaitzean, Trianoneko hitzarmenak ondorio oso kaltegarriak izan zituen hiriarentzat. Kanizsa hegoalderantz eta mendebalderantz bere eragingunetik banandutako mugako hiri bihurtu zen. Zorionez, 1930eko hamarkadan Eurogascok petrolio metaketak aurkitu izanak, hiriari bere onera itzultzea ahalbidetu zion. Nagykanizsa Hungariako petrolio ekoizpen toki nagusia bihurtu zen.

Kanizsa garagardotegiak herrialdeko garagardorik hoberenetako bat egitearen ospea berreskuratu zuen. Kanizsa Trend hazi egin zen eta Europa guztian ezagun egin zen altzari fabrikatzaile bihurtu zen. Tunsgram bihurtu zen lanpara enpresa 1965ean sortu zen. Gaur egun General Electricena da, eta munduko bonbila fabrikazio gunerik handienetako bat da. Károlyi Parkea, plaza ederrak eta piraguismoa praktikatzeko laku bat Kanizsako erakarguneetako batzuk dira.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nagykanizsa Aldatu lotura Wikidatan