113 Amaltea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

(113) Amaltea, asteroide zerrendako 113. asteroidea da. 1871ko martxoak 12an aurkitu zuen Karl Theodor Robert Luther astronomoak Düsseldorfetik.

Berlingo astronomoek, izen hau, Zeus jainkoaren inudea izan zen ninfagatik eman zioten. Reak, jainkoaren amak, Kretako Ida mendian ezkututau zuen. Han hartu zuen Amaltea ninfak. Erleek, umearentzat, eztirik gozoena egiten zuten, eta ahuntzek, euren esnearekin elikatzen zuten. Ovidioren arabera, ahuntzak adar bat hautsi zuen; Amalteak, lorez eta fruituz bete zuen eta Zeusi eskaini zion, nork, esker on bezala, ninfa eta ahuntza izar bihurtu zituen (Capricornus konstelazioa). Ahuntzaren larruarekin, Zeusek beretzako armajantzi bat egin zuen, egida delakoa.

Amaltea, Jupiter planetaren sateliteetako bat ere bada.



Aurrekoa
(112) Ifigenia
Asteroidea
1871ko martxoak 12an aurkitua
Ondorengoa
(114) Kasandra