2004ko Lizoaingo lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
2004ko Lizoaingo lurrikara
Map
HerrialdeaEspainia

2004ko Lizoaingo lurrikara 2004ko irailaren 18an gertatu zen, eta epizentroa Nafarroako Lizoainibar-Arriasgoiti udalerrian 42°50′13″N 01°26′06″W / 42.83694°N 1.43500°W / 42.83694; -1.43500. Lurrikara Richter eskalan 4,6 magnitudera iritsi zen eta eguerdiko 14:52:17tan gertatu zen.[1].

SOS Nafarroaren arabera[2], Urroz-Villa, Ecay eta Beriainen lurrikarak kalteak utzi zituen. Iruñeako etxe altuetan ere sentitu zen, baita Zaragozako probintzian eta Euskal Autonomi Erkidegoan. Azaldu zutenez, leku hauetan etxeetako gauzak mugitu ziren. Aurreko ostegunean, 21.00tan 3,3 graduko beste lurrikara bat gertatu zen ipar-mendebaldean. Beste bat ere gertatu zen 04.58tan Nagoren eta 3,1 graduko indarra izan zuen.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Bilbo, Getxo, Zaldibar, Gernika-Lumo eta Donostian sentitu zen lurrikara. Nafarroan, hirugarren lurrikara Iruñea, Legarda, Beriain, Lizarra, Narbarte, Zolina, Otano, Gorraiz eta Zunzarrenen sentitu zen.

Aragoiko Gobernuaren Babes Zibilaren arabera[3], etxeetako objektuak mugitu ziren Aínsa-Sobrarbe, Barbastro, Calatayud eta Zaragozan. Zaragozan Actur, La Alomzara, San José, erdigunea eta Unibertsitatea auzoetan sentitu zen baina ez zuen kalterik eragin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]