29P/Schwassmann-Wachmann
29P/Schwassman-Wachmann, Schwasmman-Wachmann 1 bezala ere ezagutzen dena, Eguzki-sistemako gorputz bat da. Friedrich Karl Arnold Schwassmannek eta Arno Arthur Wachmannek aurkitu zuten aldikako kometa bat da.
Ezaugarriak[aldatu]
Bere tamaina 55 kilometroko diametrokoa da, eta harkaitzez eta izotzez osatua dago. Gure eguzkiaren inguruan biraka ari diren kometa gehienak bezala, gure planeta sistema inguratzen duten Oort lainoa edo Kuiperren gerrikoko hondar bat da. Kometa honek eszentrikotasun handiko orbita ia borobil bat egiten du. Distantzia handira (5-10 unitate astronomikotik gora), nukleoa inguratzen duten atmosfera bat garatzen dute, koma deritzona. Koma hau gasez eta hautsez osatua dago. Kometa eguzkirantz hurbildu ahala, eguzki haizeak koma astintzen du eta isats edo adats bereizgarria garatzen da. Isatsa hautsez osatua dago, eta komaren gasa ionizatua.
Kometa honen berezitasuna, Monthly Notices of the Royal Astronomical Societyk eginiko ikerketa baten arabera, Jupiter eta Saturno planeten orbita artetik igarotzen denean, bere azalean dagoen ur izoztu kopuru handia sublimatu egiten dela da (solido egoeratik gas egoerara pasa) hauts kopuru handiak eramanez eta eztandak eraginez berrogeitamar egun lurtarrez behin gutxi gora-behera.
| Aurrekoa 28P/Neujmin |
Aldikako kometa 1925eko azaroak 15ean aurkitua |
Ondorengoa 30P/Reinmuth |
