33/01 auzia
Wikipedia(e)tik
33/01 auzia 18/98+ auziaren barruan Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasunaren aurkako eginbide guztiak biltzen dituen Espainiako Auzitegi Nazionalaren auzia da.
[aldatu] 13 atxiloketa
2001eko urriaren 31n Amnistiaren Aldeko Batzordeen aurkako polizia-operazioa agindu zuen Baltasar Garzon instrukzio-epaileak. Operazio hartan 13 lagun atxilotu zituzten, AABetako bozeramaileak eta koordinatzaile publikoak guztiak ere.
[aldatu] Abokatuen bulegoak
2001eko urriaren 30etik 31rako gauean, Poliziak Baltasar Garzonen aginduz Amnistiaren Aldeko Batzordeek erabiltzen zituzten lokal batzuk arakatu zituen. Horien artean, Gipuzkoako eta Iruñeko Abokatuen Elkargoan erregistratuta dauden bi abokatu-bulego ere arakatu zituzten. Arantza Zulueta abokatuak Garzoni jakinarazi zion abokatu batzuen bulego profesionalak miatzen ari zirela, baina Garzonek miaketarekin jarraitzea erabaki zuen, bulego horiek Amnistiaren Aldeko Batzordeen lokaletan zeudelakoetan-edo, nahiz eta Hernaniren kasuan bi solairu beherago egon. Hala ere, bulegoak zigilatu eta abokatuen ordenagailuak eta dokumentazioa eraman zituzten. Gerora zigilua kendu eta material guztia itzuli zizkieten abokatuei, disko gogorren eta dokumentazio guztiaren kopiak egin ondoren.
[aldatu] Garzonen iritziak
Epaile horren iritziz, frogatuta zegoen "AABetako kide diren aldetik, erakundean dagokien lana egiten dute, ETA-KAS-Ekin egituraren barruan daudela jakinik, eta guztiek ere erakunde terroristaren zerbitzura dihardute". Horrez gain, ETA "delituzko jarduera zabal, integral eta molde askotariko bati kohesioa, zentzua eta hel uruak ematen dioten egitura multzo bat" dela esan zuen Garzonek, eta ETAren helburua "Konstituzioaren ordenua iraultzea" dela, "horretarako, Espainiako lurraldearen zati baten zatiketa edo "autodeterminazioa" lortuz eta bake publikoa larri urratuz". Arrazoibide hor justifikatzeko AABen jardueren laburpentxo bat agertzen da autoan, eta jarduera hauek aipatzen dira, besteak beste: "ETAko presoen kolektiboa kontrolatzea, kolektibo horretako kideak eta arduradunak beren bulegoko abokatu batzuen bidez lotuz eta harremanetan jarriz. Kolektibo horren barne kohesioa ziurtatzea eta multzo horrek antolakundearen diziplina organikoa betetzen duela egiaztatzea. Laguntza eta finantzazioa ematea presoei, iheslariei eta beste herri batzuetan bizi diren ETAko kideei. ETAk darabiltzan moldeen osagarri diren borroka moldeak koordinatu eta bultzatzea preso-kolektiboaren mobilizazioei babesa emateko. ETAko presoen eskubideen ustezko urraketak eragiten duen sentiberatasunaz baliatzea, erakunde horren egitura operatiboa osatzeko jendea kaptatuz erakundearentzat". bi abokatu-bulego ere arakatu zituzten,
[aldatu] 15 inputatu gehiago
Arrazoibide horri jarraiki, Garzon epaileak beste 15 lagun inputatu zituen 2001eko azaroaren 15eko auto baten bidez.
[aldatu] Beste atxiloketa bat
2001eko abenduaren 3an berriz, Joan Mari Olano Amnistiaren Aldeko Batzordeen koordinatzaile nazionala atxilotu zuten Baionan. Geroago Espainiako Estatura estraditatu zuten.
[aldatu] AAB legez kanpo
2001eko abenduaren 19an Baltasar Garzonek beste auto bat eman zuen aurreko autoen arrazoibide berberak erabiliz, eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua legezkanpotu eta haren jarduerak legez kanpokotzat jo zituen.
[aldatu] Askatasuna legez kanpo eta bost atxiloketa
Auzi horren barruan, beste auto bat eman zuen 2002ko otsailaren 5ean, Askatasunaren jarduera ere legez kanpo utziz, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hasitako lanarekin jarraitzen duelakoan eta, hortaz, epailearen iritziz, "erakundeen arteko jarraipena" dagoelako bi erakundeen artean. 2003ko otsailaren 5ean beste polizia-operazio bat egon zen: Askatasunako bost kide atxilotu eta miaketan egin zituzten haien etxeetan eta Etxeraten Bilbo, Hernani eta Gasteizko egoitzetan.
[aldatu] Debekuaren epea agortuta
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek 2001eko abenduan eta 2002ko otsailean jarri zien bost urteko debekua, hurrenez hurren, AABei eta Askatasunari. Bost urtek pasatu direnean, aginduak legearen aldetik ez daude indarrean, auzipetuen abokatu Arantza Zuluetak 2007ko irailaren 27an adierazi duenez[1].
[aldatu] Prozesatze autoa
2002ko urriaren 29an Baltasar Garzonek prozesatze-autoa[2] eman zuen, fiskalak irailaren 25ean egindako prozesatze eskaerari jarraiki.
[aldatu] Eginbide guztiak bilduta
2003ko otsailaren 6an aurretiazko eginbide guztiak 33/01 sumarioan biltzeko agindu zuen 5. Instrukzio Epaitegi Zentralak
[aldatu] Fiskalaren behin behineko eskaera
2005eko ekainaren 17an Espainiako Auzitegi Nazinaleko fiskal Enrique Molinak egindako behin behineko kalifikazioan 10na urteko espetxe zigorra eskatu zuen 27 auzipetuentzat, ETAko kide izatea leporatuta.[3]
[aldatu] Epaiketaren hasiera
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Penal Aretoko Laugarren Sekzioak 2008ko urtarrilaren 29an zabaldu zuen auto baten bidez esan zuen epaiketa urte bereko apirilaren 21ean hasi eta uztailaren 23an amaituko zela.
[aldatu] Tribunala
Teresa Palacios, tribunaleko presidente eta epaiaren idazlea, Carmen Paloma Gonzalez Pastor eta Juan Francisco Martel magistratuek osatu zuten auzi honetako tribunala. Fiscala, Carlos Bautista izan zen.
[aldatu] Epaiketaren egutegia
Epaiketa apirilaren 21ean hasi eta ekainaren 18an amaitu zen. Hasiera batean aurreikusitako denbora laburtu zen auzipetuek defentsa juridikoari uko egin eta defentsak eskatutako lekukoak 250 izatetik 14 izatera jaitsi zituelako.
Apirilaren 21ean auzipetuen deklarazioarekin hasi zen epaiketa. Auzipetuek uko egin zioten fiskalaren eta "Asociación de Victimas del Terrosimo" elkarteko akusazio partikularreko abokatuaren letratuari erantzuteari eta euren abokatuek egindako galderak bakarrik erantzun zituzten. Deklarazio horretan defentsa juridikoari uko egiten ziotela adierazi zuten. [4].
Apirilaren 28an, Fiskalak eta AVTk eskatutako lekukoek deklaratu zuten: Jorge Olaiz Rodrigez, Susana Atxaerandio Alesanko, Ibon Aranalde Ijurko eta R-44482-S eta S-19290-Q zenbakiko Guardia Zibilek, azken hauek babestuta. [5].
Apirilaren 29an H-76647-P, L-28205-A, M-64905-Z eta V-92991-D zenbakiko Guardia Zibilek deklaratu zuten, babestuta. [6].
Apirilaren 30ean 13 ertzainek deklaratu zuten Bilboko Auzitegi Probintzialetik, bideokonferentziaren bidez. [7].
Maiatzaren 6an, beste 28 ertzainek deklaratu zuten Bilboko Auzitegi Progintzialetik, bideokonferentziaren bidez. [8].
Maiatzaren 7an defentsak proposatutako lekukoak hasi ziren deklaratzen. Egun honetan Martxelo Otamendi, Unai Romano, Edurne Brouard, Arantza Lasa, Goreti Ormazabal, María José Campos eta Usoa Esteban Nietok deklaratu zuten. [9].
Maiatzaren 12an defentsak proposatutako gaineko lekukoek deklaratu zuten: Carmen Mañas, Andoni Txasko, Kontxi Luna, Itsaso Idoiaga eta Mattin Troitiñok. [10].
Maiatzaren 13, 14, 19 eta 20an Fiskalak eta AVTk proposatutako froga perizialean Unidad Central de Inteligencia delako 19.242 eta 18.350 zenbakiko poliziek deklaratu zuten. Maiatzaren 20an, aurrekoek amaitzerakoan, Guardia Zibileko Inteligentzia Zerbitzuko T-58856-D eta B-18270-H zenbakiko guardia zibilek deklaratu zuten. [11], [12], [13], [14].
Maiatzaren 21ean froga dokumentalari hasiera eman zitzaion. 26, 27 eta 28an dokumentuak irakurtzen jarraitu zen. Azken egun honetan irakurketa eten egin zen, euskaraz zeuden hainbat dokumentu itzuli gabe zeudelako. [15], [16].
Maiatzaren 28 egun horretan, dokumentazioaren irakurketa etetean fiskalak eskatutako telefono entzuketen grabazioak entzuteari ekin zitzaion. Ekainaren 2, 3 eta 4an telefono grabazioak entzun ziren. [17].
Ekainaren 4an, telefono entzuketak amaitu ostean, falta zen dokumentazioa irakurtzen hasi zen, zeregin horretan ekainaren 16ko saioan amaituko zelarik.
Ekainaren 16an, falta ziren dokumentoak irakurri ostean, fiskalak bere konklusioak irakurri zituen. [18].
Ekainaren 17an AVTko abokatuek euren konklusioak irakurri zituzten. [19].
Ekainaren 18an, abokatuek euren konklusioak irakurri ostean akusatuen azken hitzarekin amaitutzat gelditu zen ahozko epaiketa. Julen Larrinaga, Maite Diaz de Heredia, Sabin Juaristi eta Juan Antonio Madariagak bakarrik hartu dute hitza. Horren ostean sententzia noiz emateko zain gelditu zen. [20].
[aldatu] Fiskalaren eta AVTko abokatuen behin betiko eskaera
Ekainaren 16ko saioan Carlos Bautista fiskalak behin-behineko eskaera aldatu eta honako hau egin zuen: Joan Mari Olanorentzat, Julen Zelarainentzat eta Aitor Jugorentzat hamahiru urteko espetxe zigorra ETAko zuzendaritzako kideak zirela leporatuta; Maitane Mendezen, Jorge Arredondoren eta Mitxel Sarasketaren kontrako akusazioak bertan behera utzi zituen eta gainerako 21 lagunentzat hamar urteko espetxe zigorrari eutsi zion, ETAko kideak izatea leporatuta. Aldi berean, Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna legez kanpo deklaratzea ere eskatu zuen [21]. AVTko abokatuek bat egin zuten eskaera honekin[22].
[aldatu] Auzipetuen zerrenda
Hasiera batean Txema Matanzas, Ainhoa Baglieto, Mikel Korta, Jean-François Lefort eta Fernando Maria Lejarza ere auzipetu zituen Garzonek, baina auzitik kanpora gelditu ziren, Txema Matanzasen kasuan Ekineko sumarioan egoteagatik eta Mikel Korta Xakin auzipetuta egoteagatik. Jean-François Leforten kasuan, Lapurdikoa izanik, epaitegiaren jurisdiziotik kanpo gelditzen delako-edo, auzitik desagertu zen, besterik gabe.
[aldatu] Amnistiaren Aldeko Batzordeak
- Aratz Estonba Iturriza. 2001.10.31n atxilotua. 2005.07.01an kalera 10.000 euroko fidantzapean.
- Julen Zelarain Errazti. 2001.10.31n atxilotua. 2005.06.14an kalera 10.000 euroko fidantzapean.
- Jagoba Terrones Arrate. 2001.10.31n atxilotua. 2007.07.08an irten zen kalera, auzi honetaz libratu ondoren, beste zigor bat ere bete ondoren.
- Julen Larrinaga Martin. 2001.10.31n atxilotua. 2005.07.01an kalera 10.000 euroko fidantzapean.
- Jon Imanol Beaskoa Rodriguez. 2001.10.31n atxilotua. 2005.07.01an kalera 10.000 euroko fidantzapean.
- Juan Antonio Madariaga Erezuma. 2001.10.31n atxilotua. 2005.06.24an kalera 10.000 euroko fidantzapean.
- Ainhoa Irastortza Otegi. 2001.10.31n atxilotua. 2005.07.01an kalera 10.000 euroko fidantzapean.
- Gorka Zulaika Amotxategi. 2001.10.31n atxilotua. 2005.06.14an kalera 10.000 euroko fidantzapean.
- Iker Zubia Urrutia. 2001.10.31n atxilotua. 2005.07.01an kalera 10.000 euroko fidantzapean.
- Maite Diaz de Heredia Ruiz de Arbulo. 2001.10.31n atxilotua. 2005.06.24an kalera 70.000 euroko fidantzapean. 2007.10.04an Seguran Batasunaren aurkako operazioan berriro atxilotu eta espetxeratu zuten.
- Alex Belasko Armendariz. 2001.10.31n atxilotua. 2001.11.02 kalera fidantza barik.
- Josu Beaumont Barberena. 2001.10.31n atxilotua. 2005.06.14an kalera 10.000 euroko fidantzapean.
- Joan Mari Olano Olano. 2003.12.01ean Baionan atxilotua. 2003.11.13 Espainiara estraditatu zuten. Kalera irten ostean 2007.09.09an Ertzainek Donostian berriro atxilotu zuten manifestazio batean [23], [24]. 2008.03.07an kalera irten zen 30.000 euroko bermea ordaindu ondoren [25].
- Iñaki Reta de Frutos. 2002.02.14an Auzitegi Nazionalean deklaratzeko zitazioa. 10.000 euroko fidantza.
- Gotzon Amaro Lopez. 2002.02.14an Auzitegi Nazionalean deklaratzeko zitazioa. Libre, fidantza barik.
- Jorge Txokarro Zoko. 2002.02.14an Auzitegi Nazionalean deklaratzeko zitazioa. Libre, fidantza barik.
- Gari Arriaga Ibarra. 2002.02.14an Auzitegi Nazionalean deklaratzeko zitazioa. Libre, fidantza barik.
- Txema Olabarrieta Olabarrieta. 2002.02.15ean Auzitegi Nazionalean deklaratzeko zitazioa. Libre, 5.000 euroko fidantzapean.
- Jorge Luis Arredondo Basterretxea. 2002.02.15ean Auzitegi Nazionalean deklaratzeko zitazioa. Libre, fidantza barik.
- Aitor Jugo Alvarez. 2002.02.15ean Auzitegi Nazionalean deklaratzeko zitazioa. Libre, fidantza barik.
- Maitane Mendez Bastida. 2002.02.15ean Auzitegi Nazionalean deklaratzeko zitazioa. Libre, fidantza barik.
- Mitxel Sarasketa Zubiarrementeria. 2002.02.15ean Auzitegi Nazionalean deklaratzeko zitazioa. Libre, fidantza barik.
- Julen Arzuaga Gumuzio. 2002.02.15ean Auzitegi Nazionalean deklaratzeko zitazioa. Libre, fidantza barik.
[aldatu] Askatasuna
- Iñaki de Reta Frutos. Aurretik findantzapean AABko kidea izatearen akusaziopean. 2003.02.05ean atxilotua. 2005.06.14an kalera 10.000 euroko fidantzapean.
- Ixone Urzelai Bengoa. 2003.02.05ean atxilotua. 24/06/2004.06.24an kalera 70.000 euroko fidantzapean.
- Iñaki Loizaga Arnaiz. 2003.02.05ean atxilotua. 2005.07.22an kalera 10.000 euroko fidantzapean.
- Asier Virumbrales Amenabar. 2003.02.05ean atxilotua. 2005.07.22an kalera 10.000 euroko fidantzapean.
- Xabin Juaristi Arrieta. 2003.02.05ean atxilotua. 2005.07.22an kalera 10.000 euroko fidantzapean.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ AAMk eta Askatasunak ez dute legezko oztoporik beren jardueretan aritzekoberria.info
- ↑ Prozesatze autoa
- ↑ Enrique Molina fiskalaren behin behineko eskaera
- ↑ AAMko kideek ez dute parte hartuko beren kontrako «sasi-epaiketan» berria.info
- ↑ Torturak nola funtzionatzen duen argi gelditu da entzutegi nazionaleko gaurko saioan etengabe
- ↑ 20 minutuko saioan Guardia Zibilek deklaratu dute lekuko bezala, Euskal Herrian edonork dakiena esateko etengabe
- ↑ 13 ertzainek deklaratu dute AAM-aren aurkako epaiketan fiskalaren lekuko bezala etengabe
- ↑ Atestatuen helburua akusatuen aurkako nolabaiteko giroa sortzea da etengabe
- ↑ Oztopoen gainetik lekukoen testigantzak entzun dira etengabe
- ↑ Errepresioaren testigantza zuzenak entzun dira gaur ere entzutegi nazionalean etengabe
- ↑ NBE-ko ordezkari bat egon da entzutegi nazionalean epaiketa jarraitzen etengabe
- ↑ Poliziaren teoria entzuten jarraitu dugu gaurko saioan etengabe
- ↑ Senideen jarduna zilegi zela dio poliziakide batek ANean gara.net
- ↑ AAB-en lana jarraitzea egotzi diote Askatasunari etengabe
- ↑ Dokumentazioa irakurtzen hasi zen atzoko saioan etengabe
- ↑ Teresa de Palacios instuktore zela emandako tortura kasuak agertu ziren atzoko saioan etengabe
- ↑ Espiotza politikoaren adibide berriak epaiketan etengabe
- ↑ Eskaera fiskalak aldatu dituzte Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketan etengabe
- ↑ AVTko abokatuak fiskalaren eskaera berretsi egin du etengabe
- ↑ Abokatu eta auzipetuen hitzen ostean epaia emateko gelditu da auzia etengabe
- ↑ [ http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-06-7&orria=008&kont=007 Olano, Zelarain eta Jugorentzat zigor eskaera hiru urte handitu du Fiskaltzak] berria.info
- ↑ AVTko abokatuak fiskalaren eskaera berretsi egin du etengabe
- ↑ PDFJoan Mari Olano espetxeratzeko autoa
- ↑ AAMk eta Askatasunak ez dute legezko oztoporik beren jardueretan aritzekoberria.info
- ↑ Juan Mari Olano aske geratu da 30.000 euro bermea ordaindu ondorengara.net
[aldatu] Kanpo loturak
Documento word de identificación del sumario 33/01 Euskal Herria Watch
Sumario 33/01 contra Gestoras pro Amnistía y Askatasuna. Vista oral Euskal Herria Watch
DA COMIENZO EL JUICIO POR EL SUMARIO 33/01 CONTRA LAS ORGANIZACIONES GESTORAS PRO AMNISTÍA Y ASKATASUNA Euskal Herria Watch
33/01 auziaren jarraipena Etengabe blogean
18/98+ lan-taldearen webgunea

