Askatasuna (erakundea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau erakunde politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Askatasuna (argipena).
Artikulu hau serie honen zatia da:
Eusko
abertzaletasuna
EH mapa hutsa.png

Askatasuna Euskal Herriko amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako antolakunde politikoa da. Hego Euskal Herrian legez kanpo dago, Espainiako Auzitegi Nazionalak ETArekin zerikusia duela argudiatuz.

Askatasuna 2001eko abenduan sortu zen, Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Koordinaketak elkarrekin eramandako prozesu baten ondorioz, Euskal Herria osorik hartzen duen egituraketa osatuz.

2008ko irailaren 17n Amnistiaren Aldeko Batzordeetako edo Askatasunako kide izatea leporatuta 21 herritarrei gartzela zigorra ezarri zitzaien.

Euskal Preso Politikoen aldeko manifestaldia, Bilbon.

Eduki-taula

[aldatu] Sorrerako Batzar Nazionala

Donostiako Kursaalen egin zen, 2001eko abenduan, 500 kide bildurik. Bertan antolakundearen definizio, funtzio eta jardunbideak zehaztu ziren.

Dena dela, 2001eko azaroan Amnisitaren Aldeko Batzordeak legez kanpo utzi zituen Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak, eta testuinguru horrek kolpatuta jaio zen.

[aldatu] Legez kanpo / Legezkoa

Amnistiaren Aldeko Batzordeak bezala, Askatasuna ere 2002ko hasieran legez kanpo jarri zuen Baltasar Garzon epaileak auto baten bidez. Dena dela, Frantziako estatuan Askatasuna legezkoa da, eta hainbat jarduera bertatik burutzen ditu.

[aldatu] 33/01 sumarioa

Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasunaren aurkako ekinbide guztiak 33/01 auzian bildu zituen Espainiako 5. Instrukzioko Epaitegi Zentralak. Auzi honetan emandako epaian 10na urteko zigorra ezarri zizkien Joan Mari Olano, Julen Zelarain eta Aitor Jugori eta 8na urte amnistiaren aldeko mugimenduko beste 18 kideri. Era berean, legez kanpokotzat jo zituen Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna eta beraien desegitea agindu zuen, erakunde terorristak direlakoan. Espainiako Auzitegi Gorenak epaia berretsi zuen, baina Aitor Jugo absolbitu zuen.

[aldatu] II. Batzar Nazionala

Askatasunak 2004ko abenduan burutu zuen bere II. Batzar Nazionala. Bertan antolakundea birdefinitu eta aurrera begirako kokapen politikoak zehaztu zituen.

[aldatu] Oihana Agirreren epaiketa

2011ko urtarrilaren 12an epaitu zuten Oihana Agirre Espainiako Auzitegi Nazionalean Madrilen, 33/01 auziaren jarraipen gisa. 2007ko irailean, Donostiako estropadetan presoen aldeko manifestaziora deitzeagatik eta Askatasunako kide zelakoan atxilotu zuten Oihana Agirre urte bereko urrian. Urtebete eta bi hilabete egin zituen espetxean. «Erakunde terroristako kide izatea» egotzita fiskalak 12 eta AVTko ordezkariak 13 urteko espetxe zigorra eskatu zuten epaiketan haren aurka[1] [2]. Tribunalak 8 urteko espetxe zigorra ezarri zion [3].

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu zuen Agirre epaitzeko arrazoi bakarra «presoen alde eta giza eskubideen eta eskubide demokratikoen alde egin duen jarduera politikoa» dela [4].

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak