4. taldeko elementu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Taldea 4
Periodoa
4 22
Ti
5 40
Zr
6 72
Hf
7 104
Rf

IUPAC-en nomenklatura modernoan, taula periodikoaren 4. taldeak ondoko elementu hauek dauzka:

Talde hau taula periodikoaren d blokean dago. Taldeak berez ez dauka izen arruntik; trantsizio-metalen talde zabalagoaren barruan dago.

Elementu hauek metal erregogorrak dira. Titanioaren propietate mekanikoak oso onak dira aleazioak eratzeko. Bestalde, rutherfordioaren isotopo guztiak erradioaktiboak dira eta laborategian sintetizatu dira; ez da naturan berez agertzen.

Ez dirudi 4. taldeko elementuek inolako funtziorik betetzen dutenik izaki bizidunen kimika biologikoan. Gaizki disolbatzen dira uretan eta ez dira oso eskuragarriak.

Zirkonioa eta hafnioa oso antzekoak dira propietate kimikoei dagokienez, eta naturan ia beti batera agertzen dira.