Metaloide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Metaloide terminoa (grezieraz: metallon = metal eta eidos= pareko) kimikan erabiltzen da elementu kimikoak sailkatzen direnean. Propietate fisiko eta kimikoak erabiliz, taula periodikoko ia elementu guztiak sailka daitezke metal edo ez-metal gisa. Hala ere, badaude tarteko propietateak dituzten elementu gutxi batzuk, metaloide izenarekin ezagutzen direnak.

Ez dago terminoaren definizio hertsirik; zenbait ezaugarriren agerpena hartzen da kontuan elementu bat metaloidetzat hartzeko:

  • normalean oxido anfoterikoak eratzen dituzte.
  • normalean erdieroale gisa jokatzen dute (B, Si, Ge) erdimetalekin (esaterako, Sb-rekin).

Metaloide eta erdieroale kontzeptuak ez dira nahastu behar. Metaloide esatean, zenbait elementuk taula periodikoaren testuinguruan dituzten propietateak adierazten dira. Erdieroale hitzak zenbait materialek (aleazioak, konposatuak, etab. barne hartuz) dituzten propietate fisikoak adierazten ditu, eta bien artean ezaugarri komun gutxi batzuk besterik ez daude.

Metaloideen multzoan, oro har, ondoko elementu hauek sartzen dira:[1]

Elementu hauen alotropoek portaera anitza erakusten dute: batzuk metalen antzekoagoak, beste batzuk metaloideagoak, edo baita ez-metalikoak ere. Esaterako, karbonoaren kasuan, bere alotropoa den diamantea ez-metalikoa da, argi eta garbi; grafitoak, berriz, eroankortasun elektriko txikia erakusten du, metaloideek bezala. Fosforoak, eztainuak, selenioak eta bismutoak ere mugako portaera erakusten duten alotropoak dauzkate.

Taula periodikoaren itxura estandarrean, metaloideak borotik astatora doan lerro diagonalean ageri dira. Lerro honetako goi eskuinean dauden elementuak, lerrotik gero eta urrutiago, portaera ez-metalikoagoa daukate; behe ezkerreko elementuak, berriz, gero eta metalikoagoak dira. Metal txiroak ezkerrean eta azpian daude, eta ez-metalak eskuinean eta goian. Eskuineko zutabekoak halogenoak dira.

13 14 15 16 17
B
Boro
C
karbono
N
Nitrogeno
O
Oxigeno
F
Fluor
Al
Aluminio
Si
Silizio
P
Fosforo
S
Sufre
Cl
Kloro
Ga
Galio
Ge
Germanio
As
Artseniko
Se
Selenio
Br
Bromo
In
Indio
Sn
Eztainu
Sb
Antimonio
Te
Telurio
I
Iodo
Tl
Talio
Pb
Berun
Bi
Bismuto
Po
Polonio
At
Astato

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Metaloide Aldatu lotura Wikidatan
  1. ACS taula periodikoa